SPRI. SEO eta SMO: Zure Wengunearen Kokapenerako Lehen Urratsak

Lunes, 12. Febrero 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetako parte-hartzaileak SEO* eta SMO**  tresnen oinarrizko funtzioak erabiltzen hasiko dira. Trebakuntza hori bezeroak webgunera erakartzeko posizionamendu estrategikoaren prozesuaren barruan kokatzen da; izan ere, bezeroek webgunea bisitatzea, bertan erostea eta erreserba edo harpidetza bat egitea dira lortu nahi diren helburuak.

(*) SEO: Search Engine Optimization/Bilaketa Motorren Optimizazioa.
(**) SMO: Social Media Optimization/Social Mediaren Optimizazioa.

Helburuak:

  • Zure webguneari arreta eman edo zigorra jartzeko Interneteko nabigatzaileek (bereziki Google-k) erabiltzen dituzten alderdiak ezagutu.
  • Kokapena bezeroari begira dagoen estrategia etengabea dela barneratu (posizionamendua).
  • Gure kokapen-estrategian Social Media Optimization tresnak daukan garrantziaz ohartu.
  • SEO eta SMO gure negozioa sustatzeko ekintzen artean txertatu ahal izateko tresnak eta metodologiak ezagutu.

Edukia:

  • Sarrera. Zergatik da garrantzitsua bilatzaileetan egoki kokatuta agertzea?
  • Bilatzaileetan nola kokatu. Jarraitzeko urratsak.
  • Nola lortu bilatzaileek zure webgunea indexatzea.
  • Zure hitz gakoak identifikatzeko estrategiak.
  • Estekak bilatzea.
  • Irudiak eta posizionamendua uztartu.
  • Edukiaren garrantzia.
  • SMO kokapenaren jarraibideak

Nori zuzenduta

Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.

Noiz

2018ko otsailaren 12an 14:00etatik 16:00etara

Non

Enplegu Bulegoa, Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.

Izen-emateak:

Eman izena online

Posizionamenduaren oinarrizko alderdiak ezagutu, bezeroek zure webgunea bisitatzeko, bertan erosi eta erreserba edo harpidetza bat egin dezaten.

SUBIR