SPRI. Facebook I: Zure FanPage-a Sortu (konfigurazioa, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpen-kudeaketa)

Lunes, 22. Enero 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Sarrera-ikastaro honetako parte-hartzaileek beren negoziorako Facebook orri bat sortuko dute, eta FanPage horretako baliagarritasunik nagusienak kudeatzen eta konfiguratzen ikasiko dute.

Helburuak

Ikastaro honen helburua parte-hartzaileak Facebook erabiltzen hastea da. Lanabes horren bitartez, partaide guztiek marka eragileak eta biralak sortzeko estrategiak bereganatuko dituzte, eta gaitasun horri esker, beren negozioaren Interneteko gizarte-irudia bermatuko dute.
 

Negozio bakoitzaren irudi korporatiboa gizarte-komunikabideetako alorrera ekartzeko funtsezko jarraibideak erakutsiko dira (Social Media).

Edukia

  • Facebook: sarrera.
  • Facebook-eko aukerak: profila, orria, taldeak eta aplikazioak.
  • Facebook-en profil pertsonala nola sortu.
  • Profilaren oinarrizko elkarreraginak:
  • Profila eta orrialdearen arteko desberdintasunak.
  • Zure saltoki edo enpresarako orri bat nola sortu.
  • FanPage-aren oinarrizko elkarreraginak.
  • Nortasun korporatiboa: portadarako eta profilerako argazkiak.
  • Adierazleak eta asteroko datuak.
  • Denbora-lerroa (Timeline-a).
  • Zure negozioaren informazioa.
  • Gure jarraitzaileen argitalpenak.
  • Gure jarraitzaileen iritziak.
  • Jarraitzen ditugun FanPage-ak.
  • Argitalpenak: programazioa, segmentazioa, nola finkatu edo nabarmendu.
  • Hastag-ak nola erabili.
  • Eskaintzak sortu.
  • Ekitaldiak sortu.
  • Gertaera garrantzitsuak.
  • Argitalpenak programatu.
  • Orrialdearen konfigurazio orokorra.
  • Zure orria Twitterrekin nola estekatu.

Nori zuzenduta

Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.

Noiz

Urtarrilaren 22an, 14:00etatik 16:00ak arte.

Non

Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.

Izen-emateak

Eman izena on-line

SUBIR