×

Mezua

Lo sentimos - este evento no puede ser visto con ese enlace. Es posible que el elemento haya sido actualizado mientras que visitaba el sitio web.

Spri: FACEBOOK I: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa.

Martes, 24. Octubre 2017 10:00 12:00
Enpresak eta Merkataritza

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.

Helburua

Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileei Facebook sare soziala erabiltzen irakastea eta hainbat estrategia eskaintzea, tresna hori eragile eta marka biralizatzaile bezala aprobetxa dezaten eta, bide horretatik, beren negozioaren irudia indartu dezaten Interneten. Hainbat jarraibide emango zaizkie negozioaren irudi korporatiboa hedabide sozialen esparrura eramateko.

Edukia

  • Facebook sareari buruzko hastapenak 
  • Facebook-eko aukerak: profila, orrialdea, taldeak eta aplikazioak 
  • Nola sortu profil pertsonal bat Facebook-en 
  • Profilaren oinarrizko elkarreraginak 
  • Profilaren eta orrialdearen arteko desberdintasunak 
  • Nola sortu orrialde bat zure saltoki edo enpresarentzat 
  • FanPage baten oinarrizko elkarreraginak:
    • Nortasun korporatiboa: azalerako eta profilerako argazkiak 
    • Asteroko adierazleak eta datuak 
    • Time Line o Negozioaren informazioa 
    • Gure jarraitzaileen argitalpenak 
    • Gure jarraitzaileen iritziak 
    • Jarraitzen ditugun Fanpage-ak 
  • Argitalpenak: programazioa, segmentazioa, nola finkatu edo baztertu 
  • Traolak erabiltzea 
  • Eskaintzak sortzea 
  • Ekitaldiak sortzea 
  • Mugarriak 
  • Argitalpenak programatzea 
  • Orrialdearen ezarpen orokorrak 
  • Nola lotu zure orrialdea Twitter-ekin

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz

Urriak, 10:00etatik 12:00etara

Non: 

Inguralde - Paseo Dolores Ibarruri, s/n Local B.

Izena ematea

Izena ematea

SUBIR