Spri: Egokitu zure enpresa DBLO eta IGMEZL legeetara (I)
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko ze printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLO*k enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Orobat ikasiko dute IGMEZL**ren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. (*) DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa. (**)IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Datuen babes arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cookie politikak edo ahaztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.
Helburua
- Jakitea nola eragiten diguten lege horiek eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
- Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEAri nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu.
Edukia
- Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
- DBLOren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargoa.
- Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa.
- Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari.
- Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEAri eta nola erregistratu.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat eta autonomoentzat.
Noiz
Otsailak 20 14:00etatik - 16:00etara.
Non
Inguralde - Paseo Dolores Ibarruri, s/n - Local B
