Spri: Marketing Mugikorreko Estrategiak zure negozioarentzat

Viernes, 20. Mayo 2016 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza


 

Telefono mugikorra salmentarako eta bezeroekin komunikatzeko kanal estrategiko bihurtu da edozein tamaina eta sektoretako enpresentzat. Ikastaro honen bidez  erakutsiko da zeintzuk diren iraultza mugikorra zuzentzen duten dinamikak ulertzeko oinarriak eta, batez ere, negozioan / ingurunean aplikatzeko ildo nagusiak.
 

Helburua

Ikastaro honetan ikasleak ikasiko du era desberdinetan integratu daitekeela marketin mugikorra produktua saltzeko edo markari hedapena emateko moduetan: gamifikazioa, bideoak, aplikazioak, errealitate handitua, publizitatea... Hori guztia adibide eta aplikazioekin ilustratuta, zeintzuk bidez kasu arrakastatsuak eta jardunbide egokiak ezagutuko baititu beren negozioan aplikatzeko.

Edukia

  • Bezeroen eta kontsumitzaileen ohitura berriak eta mugikorrarekin duten harremana aztertzea.
  • Zer den marketin mugikorra eta negozio planean integratzea.
  • Edukiak eta estrategiak: gamifikazioa, SMSak, bideoak, aplikazioak, geo-kokapena, QR kodeak, NFC, errealitate handitua, indoor kokapena eta publizitatea.
  • ASO faktoreak: App Stre Optimizations.
  • Sare sozialak ingurune mugikorrari egokitzea.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat eta autonomoentzat.

Noiz

Maiatzak 20 14:00etatik - 16:00etara.

Non

Centro KZGUNEA (Avda. Altos Hornos Vizcaya, 33, 48902 BARAKALDO: Cedemi)

Izena ematea

Online.

SUBIR