CECOBI: Bizkaia Mikro programari buruzko informazio-jardunaldia: Bizkaiko mikroETEentzako abalik gabeko finantzaketa – PRESENTZIALA

Jueves, 5. Junio 2025 14:30 16:00
Enpresak eta Merkataritza

CECOBI — Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioarekin batera, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu komisiorik eta abal pertsonalik gabeko 50.000 €-rainoko maileguak nola eskura ditzakezun azaltzeko.

BFAko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailari atxikitako Bizkaia Mikro foru-sozietatearen bidez eskainiko da finantzaketa.

Onuradunak

  • Nortasun juridikoa duten 1 eta 10 langile bitarteko Bizkaiko mikroenpresak (sozietate mugatuak, lan-sozietate mugatuak, lan-sozietate anonimoak, sozietate anonimoak eta kooperatibak), baldin eta beren hazkundea eta garapena bultzatzeko finantzaketa bila badabiltza.

Lehentasuna emango zaie emakumeek, gazteek, 45 urtetik gorakoek eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo luzaroko langabezian dauden pertsonek lideratutako proiektuei.

Helburuak

  • Mikrofinantzaketa publikoaren bidez enpresa-proiektuak eta enplegu-sorrera indartzea.
  • Mikrofinantzaketa zirkularraren bidez hazkunde kolaboratibo eta arduratsua sustatzea, mailegu bakoitzarekin beste mikroenpresa batzuei lagunduz.

Edukia

  • Bizkaia Mikro programaren funtzionamendua eta finantzaketa eskuratzeko bete beharreko baldintzak.
  • Mikromaileguaren onurak eta inbertsioetarako, I+G+Brako eta enpresa-hazkunderako erabiltzeko estrategiak.
  • Baliabide hau beren negozioa indartzeko aprobetxatu duten enpresen kasu arrakastatsuak.
  • Eskaera egiteko urratsak eta baiezko erantzuna jasotzeko aholku praktikoak.

Eguna eta ordua

2025eko ekainaren 5ean, 14:30etik 16:00etara

Lekua

INGURALDE – INNOBAK BEURKO · Beurko Zaharra, 3 – 38. pabiloia 48902 Barakaldo

Izen-ematea

Formularioaren bidez

 

  

SUBIR