CECOBI: Bizkaia Mikro programari buruzko informazio-jardunaldia: Bizkaiko mikroETEentzako abalik gabeko finantzaketa – PRESENTZIALA
Jueves, 5. Junio 2025 14:30 16:00
Enpresak eta Merkataritza
Enpresak eta Merkataritza
CECOBI — Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioarekin batera, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu komisiorik eta abal pertsonalik gabeko 50.000 €-rainoko maileguak nola eskura ditzakezun azaltzeko.
BFAko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailari atxikitako Bizkaia Mikro foru-sozietatearen bidez eskainiko da finantzaketa.
Onuradunak
- Nortasun juridikoa duten 1 eta 10 langile bitarteko Bizkaiko mikroenpresak (sozietate mugatuak, lan-sozietate mugatuak, lan-sozietate anonimoak, sozietate anonimoak eta kooperatibak), baldin eta beren hazkundea eta garapena bultzatzeko finantzaketa bila badabiltza.
Lehentasuna emango zaie emakumeek, gazteek, 45 urtetik gorakoek eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo luzaroko langabezian dauden pertsonek lideratutako proiektuei.
Helburuak
- Mikrofinantzaketa publikoaren bidez enpresa-proiektuak eta enplegu-sorrera indartzea.
- Mikrofinantzaketa zirkularraren bidez hazkunde kolaboratibo eta arduratsua sustatzea, mailegu bakoitzarekin beste mikroenpresa batzuei lagunduz.
Edukia
- Bizkaia Mikro programaren funtzionamendua eta finantzaketa eskuratzeko bete beharreko baldintzak.
- Mikromaileguaren onurak eta inbertsioetarako, I+G+Brako eta enpresa-hazkunderako erabiltzeko estrategiak.
- Baliabide hau beren negozioa indartzeko aprobetxatu duten enpresen kasu arrakastatsuak.
- Eskaera egiteko urratsak eta baiezko erantzuna jasotzeko aholku praktikoak.
Eguna eta ordua
2025eko ekainaren 5ean, 14:30etik 16:00etara
Lekua
INGURALDE – INNOBAK BEURKO · Beurko Zaharra, 3 – 38. pabiloia 48902 Barakaldo
Izen-ematea

