Spri: Egokitu zure enpresa DBLO eta IGMEZL legeetara (II)
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLO-k enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Orobat ikasiko dute IGMEZL-ren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalaren babesari buruzkoa. IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Datuen babes arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cookie politikak edo ahaztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.
Helburuak:
- Nola idatzi enpresaren Segurtasun Agiria eta zeintzuk diren hartu beharreko segurtasun neurriak.
- Nola bete legea posta elektronikoko bidezko marketin bidalketetan.
- Nola idatzi Cookie politikaren lege kalusulak.
- Jakitea zer den ahanztura eskubidea eta nola aplikatzen den.
- Cloud computing arloan bete beharreko lege alderdiak.
Edukia:
- Gure enpresaren Segurtasun Agiria.
- Hartu beharreko segurtasun neurriak.
- Datu pertsonalak publizitaterako erabiltzea / posta elektroniko bidezko marketina.
- Ahanztura eskubidea, zer den eta nola aplikatu behar den.
- Nolako informazioa dago gure webean? Cookie-ak.
- Cloud Computing-aren lege alderdiak.
- Datuen Babeserako Europako Araudi berriak ekarriko dituen nobedade garrantzitsuenak.
Norentzat:
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.
Noiz eta non:
Otsailak 29 14:00-16:00 KZgunea Cedemi-Barakaldo.
