Spri: Ezagutu zure negozioaren ospe digitala

Miércoles, 23. Diciembre 2015 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Onlineko ospea deitzen zaio gure markak edo negozioak Interneten duen prestigio edo estigmari. Hain zuzen bitarteko horretan, hots, Interneten sortzen da gure ospea gainerako erabiltzaileen elkarrizketen eta guri buruz ematen dituzten iritzien bidez. Funtsezkoa da jakitea zer esaten den guri buruz, gure negozioak Interneten duen ospea kontrolatu eta kudeatzeko eta krisi garaian nola erreakzionatu erabakitzeko.
 

Helburua

Ikastaro honen helburua da sare sozialetan norbere negozioaren onlineko ospea neurtzen, monitorizatzen eta kudeatzen ikastea. Monitorizazioa edo jarraipena egiteko, proposatutako tresnak eta aplikazioak erabiliko dira, helburu honekin: gure markak edo negozioak erabiltzaileengan edo jarraitzaileengan eragiten duen jarduera-bolumena eta sentimendua neurtzea.

Edukia

- Zer da onlineko ospea?

- Monitorizazio tresna generikoak: Social Mention, Icerocket, Adictomatic, Mention, Klout.

- Facebook sarerako monitorizazio tresnak: Facebook Insights, Likealyzer, Fangager.

- Twitter sarerako monitorizazio tresnak: Follower Wonk, Klout, Twazzup, Twitter bilatzailea.

- Arrisku plana eta krisiaren kudeaketa. 

Dirigido a

Microempresas o autónomos que quieran aprender a utilizar Internet y sus herramientas de forma sencilla y gratuita.

Noiz

Abenduak 23 14:00 a 16:00

Non

Centro KZGUNEA (Avda. Altos Hornos Vizcaya, 33, 48902 BARAKALDO: Cedemi

Izena ematea

Online

SUBIR