Spri: Egokitu zure enpresa DBLO eta IGMEZL legeetara (I)
Miércoles, 24. Febrero 2016 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute DBLOk jasotako printzipio, eskubide eta obligazioak ezagutzeko. Helburu bakarra ez da kontzientziazioa (zein eragin duen eta ez betetzeak nolako ondorioak izan ditzakeen), baita ere bertaratuek jardunbide onak barneratzea. Prestakuntza hau derrigorrezkoa da fitxategiak kudeatzen dituzten pertsona eta enpresentzat, baina horrez gain oso garrantzitsua da, berau baita erakunde baten ardurapean dauden datu pertsonalak babesteko segurtasun neurri nagusia.
Helburuak:
- Jakitea nola eragiten diguten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
- Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEA-ri edo nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu.
Edukia:
- Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
- DBLO-ren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargua.
- Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa.
- Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari.
- Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEA-ri eta nola erregistratu.
Norentzat:
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.
Noiz eta non:
Otsailak 24 14:00-16:00 KZgunea Cedemi-Barakaldo.
