Udalak 6.000 euroko diru-laguntza emango die langabetuak kontratatzen dituzten enpresei

Barakaldoko Udalak 2014ko kontrataziorako laguntzen deialdia zabaldu du. Irailaren 30era arte eskatu ahal dira, Inguralde udal garapen agentziaren bidez. Diru-laguntza horiek enplegua sustatzeko udal ekintzen barnean daude, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak  finantzatzen ditu.

203.899 euro esleitu dira diru-laguntza horietarako, eta helburua da «enpresei laguntzea herriko langabetuak kontrata dezaten, enplegu egonkorra sortzeko», adierazi du Alkateak, Alfonso Garciak.

Udal ekimen berriak Barakaldoko 31 pertsonen kontratazioa ahalbidetuko du. Hasteko, komunikazio proiektuetarako 6 diru-laguntza zuzendu dira, 10 aholkularitza aurreraturako eta beste 15 orokorrak. Plan honetan parte hartzen dituzten enpresek gehienez 6.000 euroko diru-laguntza edo kontratu bakoitzeko lan-kostuen %75 jasoko dute. Laguntza 9.000 eurokoa izan daiteke, talde hauetako pertsonak hauek kontratatuz gero: inoiz lan egin ez duten 35 urte beherako langileak, iraupen luzeko langabetuak edo Diru-sarreren Berme Errenta jasotzen dituztenak. Joan den urtearekin konparatuta, diru-laguntzen kopuruak gora egin du; izan ere, iaz 4.500 eurokoa izan zen.

Baldintzei dagokienez, kontratu berriek lanaldi osokoak izan behar dute eta gutxienez 6 hilabetekoak. Sortzen den enplegu garbiak azken 3 hilabetetako pertsonalaren batez bestekoa izan behar du.

Eskaerak eta dokumentazioa Inguralderen egoitza nagusian aurkeztu behar dira, Aldapa kalea 3, arrera ordutegia 9:00-13:00 da. Enpresek deialdiari buruzko informazio guztia Inguralderen webgunean (www.inguralde.com) dute, baita eskaera orria ere.

Informazio gehiago eskuratzeko edo laguntza teknikoa jasotzeko, erakundeek 944 789 355 telefonora dei dezakete edo mezu elektroniko bat bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

SUBIR