Barakaldoko Udalak 2.500 zerbitzu eman die enplegu eskatzaileei urteko lehengo seihilekoan

Barakaldoko Udalak, Inguralde garapen-agentziaren bidez, Barakaldo Enpresa Barakaldoko Udalaren Enplegu Zerbitzuak 1.199 auzokide artatu zituen lehenengo seihilekoan; hau da, 2013an baino 100 pertsona gehiago. Inguralde garapen agentziaren bidez, pertsona horiei 2.516 zerbitzu eman zaizkie.

kontsultak artatzea, banakako tutoretzak, curriculuma eta aurkezpen gutuna eratzea, lan elkarrizketa bat prestatzen ikasta, enplegu eskaria berritzea eta enplegu eskaintzak kontsultatzea.

Gainera, enplegu 2.0ari buruzko prestakuntza tailerrak eskaintzen ari dira, eta trebetasun sozialak garapenari buruzkoak ere bai. Horren helburua da sareak eskaintzen dituen enplegu aukerak aprobetxatzea eta gaitasun pertsonalak hobetzea, lan-munduan txertatzeko. Hilabete hauetan Hobetuzen prestakuntza ikastaroak egin dira langileen trebakuntza profesionalak hobetzeko.

Aurten artatutako pertsonen artean, %63 gizonak izan dira eta %37 emakumeak, gehienek 45 urte baino gehiago dituzte (%41). Horien atzean 35 eta 44 urte artekoak daude (%37), 25 eta 34 urte arteko gazteak (%18) eta azkenik,  25 urte baino gutxiago dituztenak (%4).

Inguraldek inguruko enpresen 43 lan-eskaintza kudeatu ditu.  Enpresa horiek Udaleko garapen agentziari bitartekotza lana egitea eskatu diote kontratazioak egiteko. Horri esker,  22 pertsona lana aurkitu dute.

Azken egun hauetan, Barakaldoko 15 auzokide lan egiten hasi dira, Udaleko Udal Enplegu Planari esker, non 300.000 euro inbertitu dira. Lanbideren bidez (Euskal Enplegu Zerbitzua) aukeratutako pertsonen %66,66k 45 urte baino gehiago ditu, eta eraikuntzan, garraiobideetan edota elektrizitatean lan egiten  zuen.

Pertsona horiek sei hilabete lan egingo dute eta lanaldi osoa izango dute. Hiru proiektutan lan egingo dute. Horien helburuak dira lan-munduan txertatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboekin lan egitea eta, aldi berean,  hiriko ingurunea eta biztanleen bizi kalitatea hobetzea. Egingo dituzten esku-hartzeak hauek izango dira; eskola publikoak apaintzea, argiteria publikoa mantentzea eta Udalaren pisuak zahar berritzea.

SUBIR