Elikagaien xahuketaren aurkako astea Euskadin

FAOren arabera, munduan ekoizten diren elikagaien herena alferrik galtzen da, gutxi gorabehera. Datu hori Euskadira ekarrita, 350.000 tona elikagai alferrik galdu edo xahutu egiten dira urtero.

Elikagaigintzan, baliabide asko eta kantitate handietan erabili behar dira, eta horrenbestez, eragin nabarmenak ditu ingurumenean.  

Horrexegatik, kontsumitu ez diren elikagaiak zaborrera botatzen ditugunean, baliabideak xahutzen ari gara, besteak beste, lurra, ura eta energia. Gainera, inolako arrazoirik gabe kutsatu dugu ingurumena, eta berotegi-efektuko gasak (BEG) igorri dira atmosferara. Horregatik guztiagatik, elikagaien xahuketari berehala heldu behar zaio gizartearen esparru guztietatik, are gehiago egun bizi dugun larrialdi klimatikoaren testuinguruan.

Halaber, ez dugu ahaztu behar munduan 850 milioi bat pertsonak gosea pasatzen dutela eta xahututako elikagaien laurdena nahikoa litzatekeela beren elikadura-beharrizanak asetzeko.

Inguraldek eta Barakaldoko Kontsumo Bulegoak elikagaien xahutzearen aurkako 12 keinu hauek egitera animatzen zaitugu.

 

SUBIR