Kontsumo Bulegoa
Hitzordua eskatu behar da hurrengo telefono zenbakietan:
- 010
- 944 789 200, kanpotik deitzen baduzu; ez Barakaldotik
Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa (KIUB) Barakaldoko kontsumitzaileari informazioa, orientabideak eta babesa emateko udal zerbitzua da. Koordinaturik eta elkarlanean dihardute KIUB eta Kontsumobide erakundeak kontsumitzaile eta erabiltzaileak era eraginkorrean babesturik daudela bermatzeko.
- Kontsumitzaileari informazioa emateaz gain, zalantzak argitu, erreklamazioak kudeatu eta, ahal den neurrian, konponbideak bilatzen laguntzen diogu
- Zerbitzua ematen duen enpresari informazioa eta orientabideak eskaintzen dizkiogu
- Kontsumoko arbitrajea: talde bien artean sor daitezkeen gatazketan bitartekaritza lana egiten dugu
Horrezaz gainera, eskola-ume eta helduentzako heziketa programak antolatzen ditugu.
Nola eskuratu gure zerbitzuak?
-
Aurrez aurreko arreta: kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko
- Hitzordua eskatu behar da 010 (tarifa berezia) edo 944 789 200 telefono zenbakian
- Aldapa kalea, 3A. 48901 Barakaldo (ikus mapa)
- Online kontsulta: 10 laneguneko epean erantzuna jasoko duzu. Sakatu hemen
- Online erreklamazioa ziurtagiri digitalarekin (Kontsumobide)
- Ziurtagiri digitalik gabeko erreklamazioa (Barakaldoko Kontsumo Bulegoa)