Berriak

Joan den larunbatean, Barakaldoko Karmengo jaietan, “Barakaldo Creativity Market” artisautza eta diseinuaren lehenengo topaketa ospatu da. Udalak sustatutako azoka hau ekintzailea eta alternatiboa da. Bere helburua da haien lana ezagutzera eman nahi duten herriko diseinatzaile, sortzaile, artisau, merkatari txiki eta denda weben produktuak erakustea.

Barakaldoko Udalak ‘Renova tu Comercio’ planaren bigarren edizioa jarri du abian. Denda, taberna eta zerbitzu enpresei aholkularitza ematen die haien negozioak modernizatzeko eta profesionalizatzeko.

Barakaldoko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) elektrizitate hornitzaileen komertzialen bisitei buruzko dei eta kontsulta asko artatzen ari da azken hilabeteetan.

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, “Interneten bidez saltzeko 5 era” gidak egin du.

Dokumentu digital hau oso lagungarria izango da herriko denda txikiek on-line salmentan lehenengo urratsak emateko. Bere atalen artean, Interneten egoteko oinarrizko tresna asko dago.

SUBIR