Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate

Infórmate
Ofertas de Empleo

Bertako artistek pinturazko parte hartze saio bat zuzentzen dute aire zabalean, Portu kaleko inguruetan merkataritza jarduerarik ez duten 25 lokal estetikoki hobetzeko.

Familiako kirol proba, umeentzako tailerrak eta gabonetako apaingarriak, eta BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner Eraikinean pintura erakusketa izango dira ‘Zubiak Barakaldo’ ekimenean

Barakaldo, 2018ko abenduaren 28a

Gaur, Barakaldo hiriguneko inguruak sormen eguna biziko du, hiritarrek parte hartze aktiboa izateko berreskurapen estetikoan eta garrantzia emateko Portu kaleko inguruetan merkataritza jarduerarik ez duten 25 lokalei. Horrela, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, Inguraldek, ‘Zubiak Barakaldo, zubiak eraikiz’ ekimena garatuko du, Barakaldoko alde zaharra izan zenari bizia itzultzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hirigune programako diru laguntza baten bidez, publiko guztientzako hainbat jarduera antolatu dira, eta 10:00etan hasi dira Auzolan Plazan. Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, hiritarrak hiriguneko kaleetara gerturatzera gonbidatu ditu, «bertako artistek zuzendutako sormen ekintzez osatutako egunaz gozatzera; horrekin eremuaren itxura berria ematea bilatzen dugu, auzokideen mugimendua handitu, eta pertsona ekintzaileen atentzioa lortu, hirian instalatzeko aparteko lekua bilatzen ari direnena»  Ekimen honek helburu duen hiri esparrua honako hauez osatuta dago: Auzolan Plaza, Portu kaleek, Ibarra, San Antonio, Pormetxeta, Arana, Aldapa, San Juan, Ibarra Zeharkalea, Ramón Zabalo, Botxo, Dolores Ibárruri, Ramón y Cajal, Murrieta eta Pormetxeta Plaza.

10:00etatik 18:00etara, gonbidatutako artistek aire zabaleko pintura saio bat zuzenduko dute hiritarren parte hartzera bideratuta, momentu honetan jarduerarik gabe dauden 25 establezimenduetako erakusleihoak, pertsianak eta paretak kolorez eta sormenez betetzeko. 

Gainera, ingurura gerturatzen diren auzokideek aire zabaleko pintura erakusketaz gozatzeko aukera izango dute, Juan de la Rica, Rosa Valbuena, Ramón Damas eta Lucía Higueras-en formatu handiko obrekin.

Halaber, 12:00etatik 13:30era Botxo Plazan tailer teoriko praktiko bat eskainiko da oinezkoen eta txirrindularien arteko elkarbizitza hobetzeko. Aldi berean, Antonio Trueba parkean txakurrak nola paseatu eta beren kakak nola jaso tailerra egongo da Clínica Veterinaria Bau Bau-ren kargura. 

18:00etan, Portu 4 zenbakidun kalean ipinitako informazio gunetik abiatuta, zenbait artistek zuzendutako eta egunean zehar egin diren muralekin ibilbide artistikoa egingo da.

SPRINT PASARELA

‘Barakaldo Zubiak’ jai egunak kirola eta osasuna barne hartzen dituen ekintza originalak ere baditu: Sprint Pasarelaz ari gara, hiru pertsonako taldeetan antolatuta dagoen familiako kirol proba. Sociedad Santa Bárbara (Desertu Berria) kaletik 17:00etan abiatuko den ibilbide laburreko joan-etorria izango da, Urban auzoa Barakaldoko hirigunearekin lotzen duen pasarelatik pasatuz, trenbidearen gainetik, 220 metro izanik guztira. Parte hartzaile bakoitza indibidualki aterako da hasieratik eta helmugara heltzean bere kideari erreleboa pasatuko dio. Ibilbide horretan nahitaezko geldialdi bat egongo da, trebetasun joko bat ebazteko. Bizkorren egiten duen taldeak bere kategoriako Zubiak-Barakaldo garaikurra eramango du.

ILGNER ERAIKINEAN ERAKUSKETA

Eguna amaitzeko, 19:00etan, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner eraikinean, ‘Barakaldo Zubiak’ pintura erakusketa inauguratuko da; Barakaldoko artista afizionatuen berrogeita hamar bat obra ikusgai egongo dira. Erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren amaierara arte. Erakusketara etortzen diren pertsonei objektu txiki bat emango zaie, egun horren oroigarri gisa.

Facebook orrialdean kontsulta ditzakezu ordutegi eta jardueren gehiengoa https://www.facebook.com/zubiakbarakaldo.

 

PORTU KALEAN GABONETAKO TAILERRAK

Gainera, Portu kalean hainbat ekitaldi egingo dira aurten Kultura Sailak antolatuta, Gabonaldiak programaren barruan, inguru horretako hiri dinamizazioan laguntzeko helburuarekin. Horrela, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte, ‘Portu Kalea, Gabonetan zabalik’ iniziatibak merkataritza jarduerarik gabeko lokaletatik hiru xarmaz eta ilusioz beteko ditu. Establezimenduen fatxadak biniloz apainduko dira ipuinetako ohiko dendak birsortzeko, eta barnean 4 eta 10 urte arteko umeentzako doako tailerrak egongo dira, gailetak, gabonetako apaingarriak eta opariak egiten ondo pasatzeko familian.

Gainera, urtarrilaren 6ra arte, Botxo Plazara gerturatzen direnek Belenista Santos Justo y Pastor elkarteak benetako tamainako irudiekin egindako jaiotza izugarria ikusteko aukera izango dute.

Tailerren programak:

  • Abenduaren 29a (larunbata) 17:30etik 19:30era
  • Abenduaren 30a (igandea) 11:30etik 13:30era
  • Abenduaren 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.

 

TOKIKO NEGOZIOEN KOLABORAZIOA

Tokiko negozioek ere ‘Barakaldo Zubiak’ proiektuan kolaboratu nahi izan dute, inguru honetako merkataritza jarduera sustatzeko, egun osoan ekintza desberdinak antolatuz.

Horrela, ARS Médica-k informazio hitzaldi laburrak emango ditu beren lokaletan, 10-15 minutukoak “Ergonomía en el sueño, posturas correctas y cuales evitar" buruzkoak (16:00etatik 17:00etara). Gainera, Rubén Sainz eta Iñigo Iriarte doktoreek "Prevención del dolor en hombro y espalda" hitzaldia emango dute (18:00etatik 19:00etara).

Bere aldetik, Saneamientos J. Sainz-ek dendako artikulu guztietan %15eko deskontua egingo du. Buena Semillak orientazio hitzaldia antolatu du Ibarra kaleko 17 zenbakiko bere lokaletan, 13:00etik 14:00etara.

Eguna musika emanaldiekin girotua egongo da ‘Zubiak Barakaldo’ko kaleetan barrena.

 

Portal de la Transparencia Portal de la Transparencia

 

SUBIR