Barakaldoko KIUB Inguraldeko bulego nagusietan egongo da bihartik aurrera

Barakaldoko Udalaren garapen agentziaren eraikin nagusiko laugarren solairuan kokatuko da zerbitzua

Barakaldo, 2018ko apirilaren 16a

Inguraldek, Barakaldoko Udalaren Garapen Agentziak, Aldapa kalea, 3A helbidean dituen bulego nagusietara eramatea erabaki du Kontsumitzaileei Arreta Emateko Bulegoa. Horrela bada, bihartik (asteartea) aurrera, herritarrek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak defendatzeko orientazioa, informazioa edota laguntza Dolores Ibarruri pasealekuko lokaletan jaso beharrean, egoitza nagusian jasoko dute zerbitzua.  

Inguraldeko lehendakari Danel Solak azaldu duenez, “aldaketa horrekin baliabideak optimizatuko ditugu, zenbait zerbitzu partekatuz, hala nola harrera, prestakuntza gelak eta batzartzeko guneak”.

Barakaldoko KIUBek arreta emateko hitz ordua eskatu behar da Barakaldoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko 010 edo 944 789 200 zenbakiren batera deituz.  

Halaber, kontsumitzaileek online kontsultak egin, eta Kontsumobiden aurkez ditzakete erreklamazioak Inguralderen webguneko kontsumo atalaren bidez (www.inguralde.com).    

Inguraldek, Udalaren garapen agentziak, kudeatzen duen Kontsumitzaileei Informazioa Emateko Udal Bulegoak 2.938 lagun artatu zituen iaz, eta horietako 466 lagunek erreklamazioa aurkeztu zuten. Telekomunikazioen sektorea da kexa gehien dituena, eta ondoren, banku-sektorea.

SUBIR