Barakaldok ‘Imajinatu zure erreforma’ ekimena jarri du abian jarduera ekonomikorik ez duten edo erabiltzen ez diren lokalei bizitza berria emateko

Jarduerarik gabeko kaleko espazioen jabeek abenduaren 30era arte eman dezakete izena programan parte hartzeko. Programa horren arabera, doako erreforma-azterlan bat egingo da hautatutako lokaletan.

Osagarri gisa, Udalak laguntza-programa bat jarriko du abian, jabetzak bere lokala zati batean edo osorik eraberritu ahal izan dezan eta, horren truke, ekintzaileen eskura jar deza. Trukean, jabeek beren lokal berrituak pertsona ekintzaileen eskura jarri beharko dituzte, hiriko hiriguneetan eta auzoetan kokatzeko aukera izan dezaten.

Barakaldo, 2022ko azaroaren 14a

Barakaldoko Udalak jarduera ekonomikorik ez duten edo erabiltzen ez diren lokalei bigarren bizitza ematearen aldeko apustua egin du. Inguralderen eskutik, eta udalerriko jarduera ekonomikoa hobetzen eta bultzatzen jarraitzeko konpromisoaren baitan, ‘Imajinatu zure erreforma' ekimena jarri du abian, lonja itxi edo ez-aktiboen enpresa-aukerak hobetzeko, eraberritze-azterlan bat eginez.

“Badakigu faktore askok eragiten dutela saltokiak ixtean, baina batzuetan aukera eta eredu egokia aurkitzea da kontua”, adierazi du Amaia del Campo alkateak ekimenaren aurkezpenean.

‘Imajinatu zure erreforma' ekimenaren helburua, ordea, erabiltzen ez diren lokalen unean uneko biziberritzea da. Amaia del Campok ziurtatu duen bezala, “ekimen honen bidez informazio garrantzitsua lortuko dugu jarduera eteteak gehien eragiten dien sektoreei buruz, zer eremutan dauden lokal erabilgarriak, eta jarduera berria koka litekeen espazio horien dimentsioak eta egokitzapen-egoera. Hau da, gure enpresa-ehunaren erradiografia eguneratua eta erreala izango dugu”.

Ildo beretik jo du Ekonomia Sustapeneko zinegotzi David Sollak ere, eta nabarmendu du “programa horri esker etorkizunean laguntza-neurri eraginkorrak ezarri ahal izango direla, hala nola, Udalak egindako erreforma, espazio horrek Udalak araututako programa batean parte hartzearen truke, ekintzaileek lokal horietarako sarbidea izan dezaten”. 

Enpresa ekintzaileentzako kokapena

Zehazki, informazio hori funtsezkoa izango da Udalak abian jarri nahi duen proiekturako, enpresak sustatzeko beste neurri bat baita. Neurri honen bidez, jabetzari zuzendutako laguntza-programa bat garatuko da, udalak bere lokalaren erreforma partziala edo osoa egin ahal izan dezan, eta, horren truke, ekintzaileen eskura jarriko du – merkatu libreak baino baldintza onuragarriagoak –, Udalak ezartzen dituen premisen arabera.

Sollak adierazi duenez, “garrantzitsua da inplikatutako alderdi guztiek jakin ahal izatea lokala zein jardueratarako den egokia eta hura berritzeak zer kostu ekar lezakeen merkatu ekintzailean berriro eskuragarri egoteko”. 

Ekimen honen oinarrian dagoen estrategia enpresa-sustapena da, Barakaldoko kaleetara jarduera ekonomikoak erakartzeko borondatea bateragarri egiten duen tresna baten bidez, indar ekonomikoa manten dezaten, eta zerbitzu-enpresa berriek, teknologikoek eta berritzaileek kokapen egokia izateko duten beharra bateratuz.

Horrela, Inguraldek adierazi bezala, tokiko enpresa-sarea indartzeko lan egiten da, hiriko merkataritza-gunearen bizikidetzaren eta ekintzailetzari erakusleiho izateko enpresa-mintegi bat eskaintzeak ekarriko lukeen berritasunaren bidez.

Programaren funtzionamendua

Nolanahi ere, ‘Imajinatu zure erreforma’ ekimenaren helburua da gaur egun itxita dauden lokalak jardueraz betetzea, jarduera berriak jasotzeko aukerak handituko dituen erreforma-proposamen batean oinarrituta. “Horrelako lokalen jabe diren pertsona guztiak ekimenean parte hartzera animatzen ditugu, orain buruan ez dituzten aukera berriak ikus ditzaten”, adierazi du alkateak.

Zehazki, ekimen berri honen bidez, lonja-tipologien berezko ezaugarriak betetzen dituzten udalerriko lokal ez-aktibo batzuek, tamainari, egoera fisikoari, instalazioei edo araudietara egokitzeari dagokienez, erreforma-azterlan bat eduki ahal izango dute, erabat doakoa, profesionalek egina. Horrela, jabeek lokalaren aukeren berri izan ahal izango dute, alokatzeko aukerak hobetzeko.

Horren ondorioz, Udalak eta pertsona ekintzaileek antzeko beste lokal batzuetara estrapolatu ahal izango dituzte lortutako datuak, higiezinen merkatuan ere eskuragarri daudenetara, eta, horrela, espazio horretan jarduera hasteko gutxi gorabeherako kostua kalkulatu ahal izango dute. “Azterlan hori oso lagungarria izango da gure kaleetan negozioak kokatzen inplikatuta dauden alderdi guztientzat, enpresen bideragarritasun-analisiek inbertsio-datu hori behar dutelako. Halaber, garrantzitsua da erreformarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak zehazteko eta ekimenak eta jarduerak eskuragarri jartzeko”, esan du Sollak.

Azterketa-fase honetan parte hartzeko eta hautatutako enpresetako bat izateko, formularioa formularioa bete beharko da datorren abenduaren 30a baino lehen. Hautaketa-prozesua igarotzen duten lokalei dei egingo zaie arkitektura-estudioak bisita ditzan eta egoeraren lehen diagnostikoa eta azterketa egin dezan. Ondoren, erreforma-plana egingo da, bakoitzaren ezaugarrietara erabat pertsonalizatuta.

Arkitektura-estudioak lokala bisitatu ondoren, diagnostikoa prestatuko du zein elementu dauden egoera txarrean, zein elementuk behar duten eraberritzea edo akatsen bat dagoen jakiteko. Diagnostiko horrekin erreforma-plan bat egingo da, jabe bakoitzaren eskura jarriko dena, egin ahal izan dezan, eta, gainera, gutxi gorabeherako aurrekontu bat jasoko du.

Proiektuari buruzko edozein zalantza edo informazio gehiagorako Inguralderekin harremanetan jar zaitezke 648 75 45 71 telefonoaren bidez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez.

SUBIR