Zure erreforma imajinatu

Imagina tu reforma

Zertan datza

 “Imagina tu reforma/Zure erreforma imajinatu” proiektua jarduera ekonomikorik gabeko lokalen jabeei lokal horiei bigarren bizitza bat ematen laguntzeko helbururarekin gauzatuko da.

Proiektu honen bidez, 16 lokal aukeratuko dira profesionalek egindako erreforma-azterlan bat jasotzeko. Horri esker, erreforma imajinatu ahal izango dute, hiriari irudi berri bat ematen laguntzeko.

Zer gertatuko da hautatzen banaute?

Zurekin harremanetan jarriko gara, hautatutako 16 lokaletan sartzen bazara, zein sartzen ez bazara.

Hautaketa-prozesua gainditu baduzu, hitzordu bat adostuko dugu zurekin, arkitektura-estudio batek zure lokala bisitatu eta beharrezko erreformaren analisia egin diezazun, erabat pertsonalizatua, zure lokala alokatzea errazago egin dakizun.

Bisita amaitutakoan, Inguraldek txosten bat egingo du, eta etorkizunean lokala eraberritu nahi baduzu, txosten hori izango duzu eskura.

Nola jaso dezaket onura

Duela 6 hilabete baino gehiagotik erabiltzen ez den lokal bat baduzu Barakaldon, bete ezazu izen-emate hau eta zure lokalaren erreformari buruzko azterlan bat egin ahal izango duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara zure kasua aztertzeko eta zure izen-emate ofiziala formalizatzeko behar den informazioa eskatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 30ean amaituko da.

Parte hartzeko baldintzak

Kontsultatu esteka honetan proiektuan parte hartzeko baldintzak.

Kontaktua

Zalantzarik izanez gero, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora edo deitu 690.670.719 telefono zenbakira (Harremana: Mercè Fiol).

SUBIR