City Dog

City Dog‘ proiektua Barakaldoko Udalak bultzatzen duen ekimen aitzindaria da Euskadin, eta hirian txakurrekin elkarbizitza hobetzea eta erraztea du helburu.Logo City Dog

Txakurren eta pertsonen premiei zuzendutako ekimen globala da, eta hiri osoan zabalduko da doako hitzaldi edo tailerren bidez. Ekimen honen oinarrian lan-ikuspuntu baikorra duen metodologia dago motibazioaren bidez hiritarren elkarlana eragiteko. Hiru helburu hauek lortu nahi dira: bide publikoan txakurren pixak eta kakak gutxitzea, orain arte errespetuzko portaera erakutsi ez duten txakur-jabeengan gizalegezko jokabideak eta erantzukizun-sena sortaraztea, eta Barakaldoko hiritarrek txakurrei eta txakur-jabeei buruz daukaten irudia hobetzea.

‘City Dog’ proiektua saltoki txikietara hedatzen da orain ‘Eskerrik asko gizalegezkoa izateagatik. Kaleak garbi eduki, baita nire saltokia ere’ kanpainaren bidez. 

Badakigu maskota-jabe batzuen gizatasun ezak kalean bertan dauden saltokiei eragiten diela, berauek egunero beren espaloietan edo erakusleihoetan txakurren pixak jasan behar dituztelako. Arazo honi buruzko kontzientzia sortzeko eta pertsonak hezteko, City Dog-ek, Inguraldek eta merkatarien parte-hartzeak abiatzen dugu kanpaina hau.

 

City Dog: claves y consejos
City Dog: gakoak eta aholkuak

Cartel City Dog

Kartela deskargatu

  • Otsailaren 20an gure bulego nagusietan informazio-bilera bat egin genuen, hain zuzen ere, sektoreak City Dog proiektua eta merkataritzari zuzendutako hiri-kontzientziaziorako kanpaina ezagutu zitzan. Bertan, txakurrek beren beharrak leku egokietan egin ditzaten aholkuak eta jarraibideak ere eman genituen. 

 

SUBIR