BK: Erronkak Berrikuntza Irekia

BK: RETOS innovación abierta

Inguraldek eta Deustuko Unibertsitateak “Barakaldo: Erronkak Berrikuntza Irekia” lehiaketaren I. edizioa iragartzen dute. Lehiaketaren helburua Barakaldoko hirian azaltzen diren zailtasunei aurre egitera zuzenduta dauden eta bertako jendearen talentu berriztatzailea bultzatzen duten proiektu berritzaileak sustatzea da.

Edizio honetan 13 erronka mahaigaineratuko dira eta xedea haiek gainditzeko ideia berritzaile, bideragarri eta eraginkorrak aurkitzea izango da. 13 erronkak enpresa nahiz gizabanakoei zuzenduta daude; ez da beharrezkoa esperientzia edukitzea eta proiektu garatu zein hasiberriekin parte har daiteke. Aurkeztutako ideia berritzaileek hirian lantzen ari diren lau estrategia-lerroak jarraitu behar dituzte:

  • Osasuna
  • Smart City
  • Hiri zaintzailea
  • Hiritarren parte-hartzea

Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu.

Ekainaren 17an Clara Campoamorren aurkeztuko dira lehiaketako 18 proiektu finalistak. Bertaratzen den jendeak zuzenean bozkatu ahal izango du bere ideiarik gustukoena, eta Deustuko Unibertsitateak 300 euroko akzesita emango dio. Bertara joateko, inprimaki honen bidez egin daiteke izen-ematea.

2006ko ekainaren 16ko prentsa-oharra, Proiektu Finalistak Aurkezteko Ekitaldiari buruzkoa
 
Kontaktua:
Teresa Gaminde
Telefono zkia: 944 789 102
E-maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR