Hitzaldia: City Dog kalean bertan dauden saltokiekin

Martes, 20. Febrero 2018 14:30 16:00
Enpresak eta Merkataritza

City Dog proiektu berritzailearen helburua hirien barruan txakurra duen eta txakurrik ez duen jendearen arteko elkarbizitza hobetzea da.

Proiektu honek gizarte hezkuntza eta kontzientziazioa eragiteko mugimendua sustatzen du. Izan ere, txakurra edukitzean, kalean egotean eta berarekin elkarbizitza antolatzean gizalegearen eta erantzukizunaren aldeko baloreak jorratu behar ditugu.

CityDog-ek hiru ezaugarri nagusi dauzka: lehena, proposamen globala izatea txakurren eta pertsonen beharretara zuzenduta dagoelako; bigarrena, positiboa izatea biztaleen parte-hartzea berezko motibaziotik lortzen duelako; eta hirugarrena, parte-hartzearen sustatzailea izatea sabidea doakoa eta librea delako.

 

Helburuak

  • Merkatariei CityDog ekimenaren berri ematea. Ekimen horren helburu nagusia txakurrekin egunero bizitzeak eragiten dituen alderdietan pertsonen gizalegezko jokabideak hobetzea da, txakurren jabeak izan zein ez.
  • Txakurrek beren beharrak leku egokietan egin ditzaten aholkuak eta jarraibideak eman.

Edukia

  • CityDog ekimenaren aurkezpena.
  • Barakaldoko gizalegezko jokabidearen ikerketan nola parte hartu.
  • Aholkuak eta gakoak txakurrek beren beharrak erakusleihoetan egin ez ditzaten.
  • Autoebaluazioaren bidez bereizgarria nola lortu

Nori zuzenduta

Negozioa kalean bertan daukan eta egoera horien klateak jasn dituen edo informazioa besterik nahi ez duen edozein pertsonari.

Noiz

2018ko otsailaren 20an, 14:30etik 16:00ak arte

Non

Inguralde. Aldapa 3 A, 48901 - Barakaldo

Informazio gehiago eta izen-emateak

94 478 93 95 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

citydogproject.com

Localización 

Inguralde (Aldapa 3 A, 48901 - Barakaldo)

Contacto 

94 478 93 95 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
SUBIR