TREBAKUNTZA-TAILERRA NOLA ERAIKI IDENTITATE DIGITALA LANA BILATZEARI BEGIRA
Empleo
DOAKO OKUPAZIO-PRESTAKUNTZA, HAUEI ZUZENDUTA:
Barakaldon erroldatuta dauden eta Lanbiden izena emana duten 12 langabe lana bilatzeko orduan identitate digitalak eta sare sozialek duten garrantzia ezagutzean interesa dutenak.
IRAUPENA ETA EDUKIA:
Tailerrak 3 modulu independente ditu:
1. modulua: Sare sozialetarako sarrera (12 ordu)
Data: azaroaren 26a, azaroaren 30a eta abenduaren 3a (10:00-14:00)
Ondoko hauek egingo ditugu modulu honetan:
- Facebook-ek, Twitter-ek eta LinkedIn-ek nola funtzionatzen duten ikasiko dugu.
- Sare horietako bakoitzean profil bat sortuko dugu.
- Edukia sortzeko, kontaktuak egiteko eta besteekin harremanetan jartzeko sare bakoitza nola erabili ikasiko dugu.
2. modulua: Marka pertsonala eratzeko estrategia diseinatzea (8 ordu)
Data: abenduaren 10a eta abenduaren 14a (10:00-14:00)
- Gure irudia sortzean Internetek zer eragin duen aztertuko dugu.
- Identitate digitalaren kudeaketa egokiaren oinarriak ikusiko ditugu.
- Interneten eman nahi dugun irudi profesionalaren inguruan hausnarketa txikia egingo dugu, eta gure irudia sustatzeko bideak aztertuko ditugu.
- Gure marka pertsonalaren estrategia diseinatuko dugu.
3. modulua: Sare sozialen erabilera aurreratua, lana bilatzeari eta arlo profesionalean aurrera egiteari begira (8 ordu)
Data: abenduaren 17a eta abenduaren 21a (10:00-14:00)
- Landutako sare sozialei (Facebook, Twitter eta LinkedIn) berrekingo diegu.
- Ematen ari garen irudi profesionala aztertuko dugu.
- Lana bilatzeari begira, sare horietako zein kanpoko informazioa eta kontaktuak bilatzeko tresnak
- ezagutuko ditugu.
- Kontaktu horiek kudeatzen eta haiekin harremanetan jartzen ikasiko dugu, "networking-a" sustatzeko.
Aipatutako sareak ezagutzen dituzten eta zenbaitetan profilak dituzten pertsonek 2. edota 3. moduluan sartu ahalko dira zuzenean, hasierako modulua egin gabe.
Zein modulutan eman nahi duzun izena, eta ikastaroa egiteko arrazoiak
Sare sozialetan sortutako profilak, bloga edo webgunea (halakorik izanez gero)
Lanbideren Darde ziurtagiria, langabezi-egoera egiaztatzen duena
Curriculum Vitae eguneratua
