Kontrataziorako diru-laguntzen deialdia

Martes, 24. Noviembre 2015 08:00 14:00
Empleo

Barakaldoko langileak kontratatzen dituzten enpresetarako

Eskatzeko epea zabalik, 2015/12/18ko 14:00etara arte

Barakaldoko langileak kontratatzen dituzten enpresa edo erakundeetarako 31 diru-laguntzatarako deialdia ireki da

Diru-laguntza hauek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako 2015eko enplegua sustatzeko toki-ekintzen barne daude.

Diru-laguntzen arauak

 

 

Diru-laguntzen baldintza orokorrak:

  • Kontratatutako pertsonak langabeak izan behar dira, Barakaldon erroldatuta egon behar dute, eta Lanbiden erregistratuta egon behar dute.
  • Kontratuen gutxienezko iraupena: 6 hilabete lanaldi osoan.
  • Kontratuek lan-sorrera garbia ekarri behar dute, azken 3 hilabeteetako batez besteko langile kopuruari dagokionez.
  • Edozein kontratu mota izan daiteke, trebakuntzakoak, ikasketakoak eta praktiketakoak salbu.
  • Diruz lagun daitekeen kontratuak 2015eko martxoaren 31ren eta abenduaren 1aren artean (biak barne) hasi behar du.
  • Kostuen % 75 (edo 6.000 € gehienez) lagunduko da diruz kontratu bakoitzeko.
  • Kontratatutako pertsonak talde berezietakoak badira, diru-laguntza 9.000 €-ra hel daiteke.
  • Hauek dira talde bereziak: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten pertsonak, lehendabiziko lana duten 35 urte baino gutxiagoko gazteak eta epe luzea langabezian daramaten pertsonak (azken 18 hilabeteetan 12 hilabete langabezian)

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura justifikatu ostean.

Informazio gehiago hemen

Localización 

Inguralde Aldapa, kalea 3A - Barakaldo

Contacto 

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 94 478 93 55 (9:00-14:00)
SUBIR