Laguntzak eta finantzabideak

Inguraldek talde teknikoa jartzen dizu eskura, zure enpresa sortzeko agertzen diren aukera guztiez balia zaitezen, eta haiek bideratzen laguntzen dizugu.

  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:  ENPRESAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO laguntzak.
    • Hartzailerak: langabezia; enplegu-hobekuntza, non lan-kontratuak ez duen gainditzen hitzarmenez ezarritako lanaldiaren %40, ABEEE baten edo EEE baten mende dauden pertsonak, edo lanekoak ez diren praktikak egin dituzten pertsonak, prestakuntza eta aholkularitzako I. neurriaren bitartez enpresak abian jarri dituztenak (sozietate- eta zerga-helbidea Bizkaian dutenak).
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:  ENPRESA-TRANSMISIORAKO laguntzak
    • Hartzaileak: Negozioa eskuratzen duen erakundea izango da laguntzaren onuradun: enpresa, edozein forma juridiko duela ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresaburu indibidualak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne.
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:  ENPRESA KONTSOLIDAZIOrako laguntzak
    • Hartzaileak: 34/2022 eta 162/2022 Foru Dekretuen kargura diru laguntzaren esleituak izan diren entitateak, betiere hurrengo ekintzak egin badituzte: komunikazio eta marketin plana, digitalizazio ekintzak, prestakuntza gastuak eta Laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuak kontratzeko egindako gastuak, aipatutako entitateen jarraipena eta kontsolidazioa laguntzeko helburua badute

 

 

Argitaratutako azken laguntzen laburpena:

  • Informazio buletina. Martxoko 2. hamabostaldia
    (Dantza, lirika eta musika, Sorgune, Garraioa, Bitartez, Ikerketa eta garapen, Bizkaia creativa, Industria digitala)
  • Informazio buletina. Martxoa
    (Kultura, Elkarlanean, Ertibil-Bizkaia)
  • Informazio buletina. Otsaila
    (Sorkuntza grafikoa, Turismo, Hazitek, Berrikuntza  (2i), Nazioartekotzea, Sariak, Next generation, Kontrata, Nazioartekoa  eta inbertsioa ( 3i), Hazitek berrikuntza  (2i), Enpresa berritzaileak sortzea, Gizarte ekintzailetza eta berrikuntza, Ekintzailetzako ekimenak)
  • Informazio buletina. Urtarrila
    (Ingurumena, Laneko arriskuen prebentzioa, Heziketa, Euskera, Torres Quevedo, Berdintasuna, Bekak, Gauzatu, Deskarbonizazioa, Txanda-kontratuak, Lehen aukera)

 

SUBIR