Larunbat honetan, irailaren 24an, San Bizente Parkeak 'Hiriko Soinuak' saioaren finala hartuko du

Ekitaldia arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Jende ugari bilduko da azken fasera iritsi diren bederatzi taldeen emanaldien inguruan.

Proposamen irabazleak urriaren 21 eta 22an Barakaldoko Herriko Plazan egingo den "hiriko soinuak" jaialdian arituko dira, Los Enemigos eta Ilegales taldeak kartelburu direla.

Barakaldon, 2022ko irailaren 21ean

Irailaren 24an, larunbata, San Bizente parkean, “Hiriko Soinuak” saioaren tokiko 9 talde finalisten emanaldiak izango dira ikusgai. Ekitaldia doakoa izango da eta jende asko etortzea espero da, Barakaldoko erdigunea musikaz beteko baitu 18:30etik 23:30era. Kontzertuen ostean, epaimahaiak bere erabakiaren berri emango du. 

Lehiaketaren laugarren edizio honetako finalistak hauek dira: Kaserna, Txopet eta Wreck Totem kategoria nagusian; Aura Veil, Cvrrx Gvng eta Lorreine Barakaldoko artista onenaren kategorian; eta Deñe, Lola Guerricaechebarria eta Mad Berdintasun Sarian. Hiru proposamen irabazleak eta euskarazko artistarik onenak Herriko Plazan arituko dira urriaren 21 eta 22an, Los Enemigos eta Ilegal taldeekin batera.

Hiriko Soinuak jaialdiaren laugarren edizioak 141 musika proiektu izan ditu izena emanda, 2021ean 129 izan ziren bitartean, eta horrek agerian uzten du ekimen honen bultzada. Gainera, Amaia del Campo alkateak gogorarazi duenez, «Hiriko soinuak eragile ekonomikoa da ostalaritzarako eta tokiko merkataritzarako». 

Barakaldoko Udalaren kultura-proiektua da Hiriko Soinuak, musika-artistak bilatu eta sustatzeko helburua duena, musika-industriarekin lehen harreman profesionala izateko eta musika-kultura sustatzeko aukera eskaintzeko. Sarien artean disko profesional baten grabazioa eta Hiriko Soinuak Barakaldoko Herriko Plazan egindako emanaldi bat daude, Estatu mailan ibilbide luzea duten bi talderekin batera, kasu honetan Los Enemigos eta Ilegales.

SUBIR