Hobetu zure bezeroen arreta, kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak ezagututa

Kontsumobiderekin lankidetzan, kasu praktriko baten bidez eta gure instalazioetara joan gabe, bezeroarentzako arreta hobetzeko lan egitea eskaintzen du Inguraldek.

Arreta hobetzea proposatzen dugu, bezeroek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak ezagututa. Udalerriko profesionalekin batera parte hartzea da helburua, esperientziak partekatzeko eta benetako kasu praktikoen laguntzarekin, bi aldeentzako irtenbide egokiak bilatzeko.

Inguraldek uste osoa du bezeroentzako arreta hobetuz gero kontsumo-gatazkak sahiesten direla eta kontsumo arduratsuagoa, hurbilagoa eta iraunkorragoa ustatzen dela.

Oraingo honetan tailerra bideo bidez izango da, Jitsi Meet. https://meet.jit.si/ plataforma erabiliz, ekainaren 14an 14:30etatik 16etara.

Esteka honetan eman dezakezu izena

SUBIR