Zehaztu zure helburu profesionala eta egokitu zure CVa

Helburua

  • Profil profesionala eta enplegua bilatzeko helburuak zein diren hobeto jakitea.

Nori zuzendua

  • Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emana duten hamar pertsona.
  • Lana zein sektore edo sektoretan bilatu “erabakitzeko” zailtasunak dituztenak.
  • Enplegu bilaketak xede duen sektorera egokitu gabeko curriculum vitaea dutenak.

Jardueraren edukia eta metodologia

  • Oraingo lan egoerari buruzko hausnarketa, laneratzeko asmoa eta ezarritako helburuak.
  • Norberaren gaitasunak aztertzea, bai eta aukera errealistak eta helburu profesionala lortzeko egin beharreko bidea ere.
  • Curriculum vitaeren eredu desberdinak ezagutzea eduki eta formatuari dagokionez.
  • Hautagai nola aurkeztu eta enplegua bilatzeko estrategiak zehaztea, helburu profesionalaren arabera.

Partaideek Internetera konektatzeko ekipo bana izango dute, azalpenak jarraitu ahal izateko eta proiekzio pantailan agertzen diren orriak ikusteko.

Ariketa praktikoa

Jarraibideei segituz, metodologia desberdinak erabiliko dira.

Informatzioa, izen ematea, egutegia, lekua eta ordutegia

 

Logotipos

SUBIR