Enpresak Sortzea

‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga otsailaren 20a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.

Meatzaldeko Behargintzak Ezkerraldeko Behargintzekin batera enpresa-ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 10. Lehiaketa antolatzen du.

Aurten, Enpresa Ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko IX. Lehiaketaren antolatzailea Sestao izan denez, sari-banaketa ere bertan egin izan da. Hain zuzen ere, jendetza bildu duen sari-banaketa Sestaoko Musika Eskolan izan da goiz honetan.

Ekitaldi horretan Ezkerraldeko eta Meatzaldeko zortzi udalerrien goi-mailako ordezkariak izan dira: Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, Saulo Nebereda, Ortuellako alkatea, Mikel Torres, Portugaleteko alkatea, Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea, Josu Bergara, Sestaoko alkatea, eta Xabier Cuéllar, Valle de Trápaga-Trapagarango alkatea. Udalerri horietako enplegu-zinegotziak ere bertaratu dira, eta baita Barakaldoko Inguraldeko eta Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Meatzaldeko Behargintzetako ordezkariak ere.

Lehiaketa honen helburuen artean hurrengoak aipatu ditzakegu: hiritarrak kultura ekintzailera eta enpresa berriak sortzeko kulturara hurbiltzea, udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berrien garapena bultzatzea, enpresa-kulturari laguntza eta zabalkundea ematea ingurune honetako pertsona ekintzaileen artean, enpresa-sarearen ezagutza hobetzea herritarren artean, eta eskualdeak negozio aukera berriak sustatu eta bultzatzeko duen eginkizunari hedapena ematea.

Ildo horretatik, Lehiaketa hau herritar guztiei zuzenduta dago, hain zuzen ere, udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berriak aurkeztuko zituzten banakakoei edo kideei, baldin eta partaide horien gutxieneko % 50 Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza parte-hartzaileetako udalerriren batean erroldatuta bazeuden.

Aipatutako enpresa-ideiak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 21ean amaitu zen, eta jasotako proiektuak 142 negozio-ideiak izan dira. Guztira 231 lagunek hartu dute parte, horietatik, 153 emakumeak dira, eta 78, gizonak. Sari-banaketako epaimahaiak aukeratutako 35 proiektuen artean 8.500 eurotan balioztatzen diren aurtengo edizioko sariak banatu dira.

Josu Bergarak, Sestaoko alkateak, jarraian zerrendatzen ditugun ideientzako lehen hiru sariak banatu zituen. ZETKIN PAJITAK deritzon ideiak lehen saria jaso du, hain zuzen ere, Sestaoko Saturnino de la Peña institutuko ikasleek 1.000 euroko saria irabazi dute edarietan droga detektatzeko lastotxoei buruzko ideia batekin.

800 euroko bigarren saria Meatzaldeko MªSol Rojo Angulok irabazi du VEINS COMPRESSIÓN” izeneko proiektuarekin, odola minik gabe ateratzeko tresna eraginkor bat.

Eta azkenik, 700 euroko hirugarren saria BULLYNG SENTITU” ideiarentzat izan da. Proiektu hau errealitate birtualean oinarritutako hezkuntza metodo berri batean datza, eta bertan, bullyng-a zuzenean sentitu dezakete bai ikasleak, bai irakasleak, eta baita senideak ere. Portugaleteko Luis Alberto Martínez Garcíak aurkeztutako ideia da.

Tokiko accesitak -lau aurkeztutako Behargintza bakoitzarentzat- 300 eurokoak izan dira:

Barakaldokoak: Amaia del Campo andreak, Barakaldoko alkateak, entregatu ditu:

  • Maskotentzako arkitektura eta diseinu pertsonalizatua, Mario Colque Huarachirena.
  • ECOTARJET Botilak eta latak birziklatzea metroko makinen eta bonifikazioen bidez. San José de Calasanz Formazio-Zentroko 4 ikasle. Jasotzen du Andrea Revuelta Garcíak.
  • ELKARREKIN. Zaharren egoitzan antolatutako haurtzaindegia. Marina Reyes Nacario-Bravo Jiménez.
  • MAGIAPARK. Magiaren munduarentzako parkea. Burtzeña-Barakaldoko Nuestra Señora del Rosario Ikastetxeko DBH3ko 4 ikasleena. Jasotzen du Orlando Saiz Izarrak.

Sestaokoak: Josu Bergarak, Sestaoko alkateak, entregatzen ditu.

  • AUTO CINE. "Autozinema" bat eraikitzea antzinako industrialdean, Markonzagako Parkearen aurrean. Ángela Figuera Institutuko 11 ikasle. Marta Lozano irakasleak.
  • E-DIET. Bizimodu osasungarria eraman ahal izateko eta dieta egiteko planak eta laguntza pertsonalizatuak biltzen dituen webgune bat. Roberto Pérez Montesinosena.
  • HIRIKO KIROL PARK. Ibilgailuentzako parking handi bat eraikitzea, motorrarekin lotutako zerbitzuekin eta kirol gune batekin, Sestaoko harrobien gunean. Jesús Mª Iglesias Ferro.
  • GYMTEGRANDO. Adimen urriko eta desgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzat erabat egokitutako lehen gimnasioa, bereziki pertsona paraplegikoentzat eta Down sindromedun pertsonentzat. Desgaitasunik gabeko beste erabiltzaileekin integrazio-espazioa. Eguzkiñe Quesada Sourroulleren ideia.

Portugaletekoak: Mikel Torres jaunak, Portugaleteko alkateak, entregatzen du.

  • IKAS-LAGUNTZA. Gazteek beren etorkizunerako mota guztietako informazioa aurkitu ahal izango duten webgune bat, aurrez aurreko nahiz on-line aholkuak ere jaso ahal izateko. San José de Calasanz Formazio-Zentroko 3 ikasle. Nerea Vicente Azpeitia.
  • IRRIBARREAK LANDATZEN. Ospitaleetan baratze bat sortu epe luzerako ingresatuta egon behar duten umeentzat. Landatutako produktuen salmentatik ateratako etekina umeen kantzerraren kontrako ikerketetara bideratu. Leire Almanza Villabarena.
  • LEILE. Pertsona bakoitzari beharrezko tresnak eman beren kanpoko eta barruko irudiak orekatuta egon daitezen (pertsonala eta profesionala). Kontuan hartzen da beren pertsonalitatea, filosofia eta baloreak, pertsonen bertsiorik onena lortzeko. Leire Juanes Personalena.
  • MATESKO. Bigarren eskuko eskolarako materialen denda, hezkuntza komunitateari zuzenduta dago eta emandako materialarekin funtzionatzen du. San José de Calasanz Formazio-Zentroko 4 ikasle. Maider Santamaria Velasco.

Santurtzikoak: Aintzane Urkijo andreak, Santurtziko Alkateak, entregatzen ditu.

  • SERANTES, MIRADOR NATURAL DE BIZKAIA, AL ALCANCE DE TODOS. Portua Seranteseko gotorlekuarekin edo gailurrarekin lotu autobus elektriko txiki baten bidez, desgaitasun fisikoak dauzkaten pertsonentzat. Marina Sesumaga González.
  • BIGBODIES. Egoitzetako erabiltzaileentzako prakadun gona bat, elastikoekin eta/edo pelbiseko gerriko edo sabel-gerriko batekin. San José de Calasanz Formazio-Zentroko ikasle bat. Talia Pérez Alderete.
  • ELECLANDARE, LO NATURAL ILUMINA. Landareen bidez argindar-sistema bat hornitzen duen enpresa, ingurugiroari inongo kalterik eman gabe. San José de Calasanz Formazio-Zentroko hiru ikasle. Maitane Bravo Fradejas.
  • EGIN LEIKE. Mugimendu-urritasunak dauzkaten umeentzako asialdirako gunea. San José de Calasanz Formazio-Zentroko ikasle bat. Amets Alcaide Campos.

MEATZALDEKOAK:

1. Accesita, Saulo Nebredak, Ortuellako Alkateak entregatzen du: 

  • E - CARDS Estrategia-jolasen denda Txapelketen antolaketa. Ruben Estebanez Arribasena.

2. Accesita, Jesús María Mierrek, Forlan-eko Gerenteak, entregatzen du (Tokiko Garapen Agentzia- Muskiz):

  • SIT CORP. Argazki-kameretarako euskarrien diseinua eta merkaturatzea. José Antonio Navío Luísena. Somorrostro Formazio-Zentroko 2 ikasle.

3. Accesita, Bernardo Azkuek entregatzen du, Trapagarango Enplegu zinegotziak.

  • MOBILITEAM. Industriaren alorrean mugikortasun jasangarrirako irtenbideak diseinatu eta martxan jarri. Asier Arruza Trabancorena.

4. Accesita, Xabier Cuellarrek entregatzen du, Trapagarango alkateak.

  • LEVANTATE Y RECICLA. Tokiko merkataritzan erosteko pizgarridun birziklatze makinak. Gonzalo Olmedo Grafena.

"Eskerrik asko udalerrietako alkateei eta Behargintzeei, honelako proiektuak garatzeko daukazuen inplikazioarengatik, zuen laguntzarik gabe ezin izango genuke jarduera mota hau egin. Gure zorionik egiazkoena saridun guztiei, eta saria jaso ez duzuenok, ez kezkatu, izan ere, ez da beti lehen saiakeran saria lortzen, eta askotan, gainera, kontantzia da etorkizunean arrakastaraino iristeko ahalmena ematen diguna”, baieztatu zuen Josu Bergarak sarien banaketan hitza hartu zuenean.

Ekitaldia catering bikain batekin amaitu zen, Sestaoko IMFPBko ikasleek prestatu zuten.

Hurrengo urteko edizioa hamargarrena izango da. Lehiaketaren lekukoa Meatzaldeko Behargintzak hartuko du.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enpresa-jarduera bat hasi eta proiektu hori ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak eskatzeko epea ireki du.

SUBIR