Establezimenduak euskaraz errotulatzeko laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Barakaldok 5.000 euroko partida du, 2022ko abenduaren 15etik 2023ko abenduaren 1era bitartean beren negozioetan euskarazko errotulazioa instalatu edo instalatuko dutenen artean banatzeko. Dirulaguntza 2023ko abenduaren 1era arte eska daiteke Barakaldoko Udalean, aurrez aurre edo, telematikoki, auzoetako egoitza elektronikoaren eta bulego elektronikoen bidez.

Barakaldon, 2023ko uztailaren 14a

Aurten ere, Barakaldoko Udalak abian jarriko du tokiko establezimenduetara euskara sartzeko laguntza-lerroa. Bihartik 2023ko abenduaren 1era bitartean, Barakaldoko saltoki, ostalaritza-lokal eta zerbitzuetako arduradunek 2022ko abenduaren 15etik 2023ko abenduaren 1era bitartean instalatu dituzten errotuluetan egindako inbertsioaren % 50 berreskuratu ahal izango dute, gehienez.Barakaldoko Udalak 5.000 euro ditu eskatzaileen artean banatzeko Errotulazio-gastuen % 50 edo % 25 berreskuratu ahal izango da, euskara hutsean edo ele bietan egin den kontuan hartuta.

Laguntza-deialdi honi buruzko informazio guztia (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko dokumentazioa ¿) udalaren web-orri hauetan eskura daiteke: www.barakaldo.eus

Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Barakaldoko Udalean aurkeztuko dira, aurrez aurre edo, telematikoki, egoitza elektronikoaren edo bulego elektronikoen bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikoren bat izatea, B@kQ motakoa. Identifikazio hori doan eta aurretiko hitzordurik gabe eska daiteke udaleko HAZ bulegoetan.

Iaz, 13 laguntza eman ziren.

SUBIR