KAISHOP, Asko balio du! kanpaina martxan Barakaldon

Ekimena maiatzaren 20ra arte dago martxan, eta tokiko merkataritzak eskaintzen duen tratu pertsonal eta hurbila eta euskarak merkataritzan duen garrantzia ditu ardatz

Barakaldon, 2022ko maiatzaren 12a

Alkarbidek ¿ Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak -, Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko beste hainbat udalerri eta eskualderekin elkarlanean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, KAISHOP, Asko balio du! kanpaina jarri du martxan, herrietako merkataritza eta euskara batuz.

Barakaldoz gain, kanpaina herri eta eskualde hauetan ere jarriko da abian, euskarri digital eta fisikoen bidez:

  • Erandio
  • Getxo
  • Txorierri (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio)

Maiatzaren 10ean hasi eta 20an bukatuko den kanpaina honen bidez, bi gai nagusitan jarri dugu arreta:

  • Tokian tokiko merkataritzak ematen digun tratu pertsonal eta gertukoa. Izan ere, kalitatezko produktuak gertu eskuratzeko aukera ematen du, gure beharretara berehala egokitzen den zerbitzu bati esker.
  • Euskarak tokian tokiko merkataritzan duen garrantzia. Euskara guztiona da, jantzia, osoa, aberatsa, gertukoa, kalitatezkoa: Asko balio du! Zu euskaraz entzuteak¿ Beste hizkuntzetan erostean batzuetan deseroso edo arrotz sentitu gaitezke.

Bi gaiak uztartuz, kanpainaren hartzaile izango diren Barakaldoko herritarrei gonbidapena luzatuko diegu herrian eta euskaraz eros dezaten.

Kanpaina gehiago ezagutu nahi baduzu,

  • Erantsita topatuko duzu kanpainaren esku-orria eta kartela.
  • Kaishop kanpainaren youtubeko kanalean ikus dezakezu zabalduko dugun bideoa. Bertan parte hartu dute goian aipatutako eskualde eta herrietako merkatari/ostalariek.

Gaia sakonago landu nahi izanez gero Barakaldoko udaleko euskara zerbitzuarekin hitz egin dezakezu 944789528 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Maiatzaren 10etik 20ra arte, sare sozial hauetan kanpainaren eduki digital ezberdinak zabalduko ditugu: Youtube, Instagram, Twitter eta Facebook.

 #Kaishop #erosieuskaraz #erosiherrian

SUBIR