Barakaldok Baliabide Digitalen Mapa bat egin du hiriko enpresen eraldaketa teknologikoa errazteko

Ekimen hau Barakaldoko Udalaren jarduera-programaren barruan kokatzen da, enpresa-sarearen digitalizazioa sustatzeko, eta 120 enpresa baino gehiagori egin die mesede.

Barakaldon, 2022eko martxoaren 18a

“Gure enpresa eta negozio urbanoek, txikiak izanda ere, mapa honen bidez digitalizazioan aurrera egiteko etengabeko laguntza-puntu bat izatea nahi dugu”, ziurtatu du David Solla Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Inguraldeko Enpresen eta Merkataritzaren Arloak MikroEnpresarentzako Baliabide Digitalen Mapa, non gune bakar batean biltzen baita EAEko enpresa-digitalizazioaren arloko tresna nagusiei buruzko informazio guztia. Barakaldoko Udalaren jarduera-programaren barruan dago ekimen hau, eraldaketa digitala bultzatzeko, eta 120 enpresak baino gehiagok jaso dute dagoeneko onura, aholkularitza, laguntza eta prestakuntza-ekintzen bidez.

“Enpresen egokitzapen teknologikoaren prozesua beti da zaila, are zailagoa mikroenpresen edo pertsona autonomoen kasuan, baliabideak eta ia beti urria den denbora eskaini behar dituztelako”, adierazi du David Solla Barakaldoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotziak. “Mapa hau martxan jartzean, leihatila bakarra eskaintzen dizuegu, beharrezko digitalizazioan aurrera egiteko”. 

Horrela, maparen berehalako helburua da hiri-enpresa txikiei eta pertsona autonomoei administrazio publikoek eskaintzen dituzten prestakuntza-programa, laguntza eta zerbitzu guztietarako sarbidea erraztea, trantsizio digital eraginkor bati begira. 

Mapa martxan jartzearekin batera, aurrez aurreko eta online informazio-jardunaldiak egingo dira Inguralderen webgunean, Lehenengoa martxoaren 23an izango da, asteazkena, agentziaren egoitzan, 15: 00etatik 16: 30era. Bertan mapa osatzen duten elementu nagusiak azalduko dira eta teknologiak hiriko negozioetarako eskaintzen dituen abantailen errepasoa egingo da, baita txikienentzat ere.

Ildo horretan, mapak enpresentzako ingurune digitalaren oinarrizko alderdiak argitu nahi ditu, hala nola online salmenta, bulegoko lanak, komunikazioak eta administrazioarekiko izapideak. Horrela, mapa sei atal nagusitan banaturik dago: Izenpe/BakQ; Aholkularitza (besteak beste, honako programa hauekin); Tokiko Marketplazeak; Online Prestakuntza; TicketBAI; eta Zerga Laguntzak.Eraldaketa digitala bultzatzea
Mapa hau sortzea da Udalak hiri-enpresen digitalizazioa sustatzeko egin duen azken urratsa. Aurretik, 120 enpresa baino gehiagori zuzenean iritsi zaien jarduera-programa bat gauzatu da, eta honako hauek hartzen ditu barne: IKTen hainbat arlotako kontsultak eta aholkularitza; teknologia-hornitzaileen gida sortzea eta eguneratzea; aurrez aurreko eta online prestakuntzako saioak; eta online salmenta-tresnetarako enpresa pilotuak identifikatzea.

“Jarduera hori guztia pandemia-testuinguru batean garatu da, eta prestakuntza digital irekiak prestakuntza presentziala ordezkatu du. Zorionez, mapa hori bezalako ekimenak egokitu eta abian jartzeak edo 3.500 enpresa baino gehiagori digitalizazioari buruzko buletina aldian behin bidaltzeak eraldaketa digitalaren aldeko apustuari bizirik eusten lagundu digute”, Sollak ziurtatu duenez.

SUBIR