Argitaratu egin da eta Indarrean Sartu Osasuneko Sailburuaren Agindua, Covid-19 Prebenitzeko Neurri Berriak jasotzen dituena

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, gaur goizean, Osasuneko Sailburuaren 2021eko urriaren 6ko AGINDUA argitaratu da, Lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa.

Agindu horrek honako hauek ezartzen ditu: maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du, 5.000 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duten barruti itxietan gehieneko edukiera % 80koa izango da eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan. Gainerako neurriak, ordutegiak, edukierak edo jardueren egituratzeak mugatzen dituztenak, ondoriorik gabe geratzen dira. Gainera, osasun-agintariek gomendatzen dute ohiko prebentzio-neurriekin jarraitzea, besteak beste: eskuak garbitzea, espazio itxiak aireztatzea eta jendetzak saihestea. (ikus neurrien laburpena jasotzen duen infografia).

Gainera, Osasun Sailak Osasun Publikoaren Gidalerroak bateratzen dituen dokumentua ere argitaratu du; dokumentua gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldi mota guztietako eta erabilera publikoko establezimenduetako prebentzio-protokoloei buruzkoa da, kontuan hartuta haietan gidalerro eta gida horiek bete behar direla.  Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak aldian-aldian eguneratuko ditu jarraibide eta gida horiek, bilakaera epidemiologikoaren arabera.

Bestalde, Covid-19ari aurka egiteko neurriei buruzko ohiko galderen inguruko galde-erantzunen dokumentu berria prestatu da, Osasuneko Sailburuaren Agindua aplikatzeko esparruan.

Osasuneko Sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Agindua

Infografia

Iturria: Irekia

SUBIR