Alarma-estatuaren amaierarako neurri berriak

Maiatzaren 9tik aurrera indarrean dauden neurriak, Alarma-egoera amaitzeagatik:

  • Mugikortasuna. Bertan behera geratzen dira itxiera perimetralak eta “etxeratze agindua”. Gaueko mugikortasuna 23:00etatik 06:00etara autolimitatzea gomendatzen da.
  • Bilerak.Bertan behera geratzen da pertsonak elkartzeko muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik. Hala ere, 4 pertsona baino gehiagoren bilkurak saihestea gomendatzen da. 
  • Ordutegiak.22:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
  • Merkataritzako edukierak. 150 m2 baino gehiagoko establezimenduetan, %40; eta 150m2 arte, %50. Azoka txikietan, baimendutako postuen %50.
  • Txokoak. Elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita daude.
  • Ostalaritza. Itxiera 22:00etan. Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.Etxez etxeko banaketa 23: 00etan.
  • Gaueko aisia. Gaueko aisialdirako establezimenduak eta lokalak itxita jarraitzen dute.
  • Joko-lokalak. Itxiera 22:00etan. %50eko edukiera.
  • Kultu-lekuak. %35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez.
  • Musika- eta ahots-jarduera. Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloa beharko dute.
  • Kirol-instalazioak. %50eko edukiera. Aldagelak, %35. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
  • Kirola egitea. Aire zabalean edo barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik

Dekretua

InfografíaADI: akats bat du merkataritza-establezimenduetako edukierari dagokionez: % 50 150 m2 arteko establezimenduentzat.)

SUBIR