Gobernu Zentralak koronabirusaren krisiari aurre egiteko onartutako neurriak

200.000 milioi eurorekin hornitutako planak, familiei, enpresei eta autonomoei zuzendutako laguntza eta hipoteken luzamendua dakar

Pedro Sánchez, Gobernuko presidenteak, koronabirusak sortutako krisiaren aurka borrokatzeko neurri-sorta aurkeztu du. "200.00 milioi euro mobilizatuko ditugu, gure urtebeteko aberastasunaren %20a", azpimarratu du Exekutibako buruak. 117.000 milioi inguru sektore publikotik etorriko dira zuzenean, eta gainontzekoa sektore pribatutik. "Larrialdi ekonomikoaren irteera V eta ez L izan dadin, ekimenak  indartzea erabaki dugu gure historia demokratikoko mobilizazio handienarekin", zehaztu du.

Presidenteak behin eta berriz azpimarratu du bere esku dagoen guztia egingo duela inor atzean gelditu ez dadin krisi honekin. "Ez ditugu ahaleginak xuhurtuko. Gure familiak, enpresak eta autonomoak babestu behar ditugu botere publikoek soilik eraiki dezaketen babes sozialarekin.

Familia zaurgarrienak, langileak, enpresak eta autonomoak laguntzeko neurriez gain, Ministro Kontseiluak ikerketa zientifikorako funtsak ere onartu ditu. Hauek dira erabaki guztiak:

Laguntza birusaren krisiaren ondorioz familia ahulenei

  • 600 milioi euro adineko eta mendekotasuneko pertsonei arreta berezia ematen duten gizarte zerbitzuentzako. Transferentziak egingo dira autonomia erkidegoei eta tokiko erakundeei funtsezko prestazio hauek finantzatzeko.
  • Oinarrizko hornikuntzak (argia, ura eta gasa) babestea.  Telekomunikazio zerbitzuak ere bermatuko dira. "Hurrengo hilabetean zehar, energia, gas natural eta uraren hornitzaileak ezin izango dituzte kontsumitzaile zaurgarri edo gizartetik baztertzeko arriskuan dauden kontsumitzaileen hornikuntzak eten."
  • Koronabirusaren ondorioz langabezian dauden edo beraien diru-sarrera murriztu duten pertsonen lehenengo etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko luzapena.

 Laguntza enpresa, langile eta autonomoentzat

  • ERTE-ak malgutzea: ERTE-ak kaltetutako pertsona guztiek langabeziagatiko prestazioa izango dute, baita kotizazio denbora nahikoa ez izateagatik hau jasotzeko eskubidea ez dutenek ere.
  • Alarma egoeran jasotako langabeziagatiko prestazioak ez dira hurrengo langabeziarako zenbatuko. Beste modu batera esanda, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak azaldu duenez, pertsona horiek ez dute langabezia prestazioa agortu izango, eta etorkizunean kaleratuak baldin badira, hutsetik kobratzen hasiko dira.
  • Langile guztiek beraien lanaldia berrantolatzeko edo murrizteko eskubidea izango dute, %100eraino arte ere, bere senideak, adinekoak edo seme-alabak zaintzeko, eskolak eta gizarte zerbitzuen itxiera dela eta.
  • Enpresek telelana sustatu beharko dute egoerek onartzen dutenean.
  • Autonomoentzat, beraien establezimenduak itxi edo zerbitzuak eten behar izan dituztenean jarduera-eteteagatik ezohiko prestaziorako sarbidea leuntzen da.  Aurreko seihilekoaren aldean beren fakturazioa %75ean jaitsi dela ikusten duten profesionalei eragingo die. Prestazio hau kuotak ordaintzeko salbuespenarekin bateragarria izango da.
  • Gastu araua lasaitzea, udalek beraien aurrezkiak gastatu ahal ditzaten gizarte zerbitzuetan, mendekotasunarekin lotutako gaietan, eta koronabirusarekin lotutako beste arazo sozialetan.
  • ERTEa aurkezten duten enpresek ez diete kuotarik ordainduko Gizarte Segurantzari, langileak kaleratzea ekiditeko.
  • 100.000 milioi euroko berme publikoen abal-lerro bat sortzen da enpresei likidezia emateko.
  • 2.000 milioirekin hornitutako linea sortzen da enpresa esportatzaileentzat.
  • Dekretuak Europar Batasunetik kanpoko erosteko eskaintza publikoak (eep) debekatzen ditu estrategikotzat jotako Espainiako kotizatuetara. Neurria azken asteetan izandako erortzearen ondoren dator, Ibex-a %40 inguru geratu ostean otsailaren 21etik astelehenera arte.
  • Telelana bultzatzeko I+D planak eta enpresa ertain eta txikien digitalizazioa laguntzeko programa onartzen da.
SUBIR