Bihar hasiera emango zaie Barakaldoko Portu kaleko lokal hutsak dinamizatzeko jarduerei

Ostegunetik larunbatera `Artea eta sormena kalean' izeneko programari esker, kale historikoa biziberritu egingo da, ekimenak xede du lokal hutsei balioa ematea hiriko sortzaileen sektorearen artean, bai eta, antzinako merkataritza-kale horretara jendea erakartzea ere

 

Barakaldo, 2017ko uztailaren 5ea

Inguraldek, Udaleko garapen agentziak, bultzatutako `Artea eta sormena kalean' programari esker, bihardanik Barakaldoko Portu kalea biziberritu egingo da, ekimenak xede du antzinako merkataritza-zonalde hori suspertzea hiriko sormen-industriaren artean.  Hemendik eta abendura arte luzatuko da, hilean bi asteburutan eta ostegunetik larunbatera arteko jarduera ugarirekin.   Europako Gizarte Funtsak % 65ean finantzatzen duen `Ibilbide Paregabeak¿ programaren barruan dago ekimena.

Hiriko artisauen eta sortzaileen kolektiboa izango da protagonista, eta ostegunean  eta ostiralean (hilak 6 eta 7) 19:00 eta 21:00 bitartean eta larunbatean (hilak 8) 11:00 eta 14:00 bitartean nahiz arratsaldez estreinako  jarduerez gozatzeko parada izango dugu.

Biharko ostegunean (19:00etan) `Adreilu bat, kolore bat' jarduerak hasiera emango dio programari, horretarako, ostegunean nahiz ostiralean mural bat margotuko da Tahona Baserriko horman.   

Ivan Ureta, Javier Santurtun, Manu Martin eta Mónica Carmona artistek margolanaren tutoretza egingo dute. Larunbatean akuarela izango da protagonista.  Akademietako ikasleek eta zenbait margolari afizionatuk zuzenean margotuko dituzte.

Aipatu jarduerak Portu kalearen kanpoaldean egingo dira, era berean, barrualdean bestelako batzuk gauzatuko dira, izan ere, hutsik dauden bost lokalak Udalaren esku utziak izan dira jabeekin sinaturiko hitzarmenaren bitartez.  Horretara, Portu Arte lokalean, ilustrazio eta diseinuen inguruko sormen-lanerako gune bat sortu da, bertan, Estikint firmaren eta Sandra Erre irudigilearen lanak izango dira ikusgai formatu desberdinetan, hala nola, janzkiak, osagarriak eta etxeko gaiak.  Horrez gain, lokal berean `Barakaldoko hiru emakume marrazkilari' erakusketa ikusiko dugu: Carmen Ortiz (erretratoa), Pi Ortiz (ilustrazioa eta komikia) eta Sara Prieto (ilustrazioa).

Azkona lokalean, El Pincel pintura-tailerreko sei akuarelistak lokalean bertan egindako lanak izango dira ikusgai.  Horrez gain, Creando Magia elkartearen egoitzan, jendeak objektu eta material zaharberrituei buruzko erakusketaz gozatzeko aukera izango du.  

Siglo XX Bazar lokalean, `made in Barakaldo' artisau-sortzaileen produktuak izango dira ikusgai.  Jantzi, jolastu eta oparitzeko pieza bakarrak, egileak: A ze parea! (eskuz egindako jostailuak pedagogia alternatiboaren bidean), Mary Sapo y Sus Cosas (arropa eta pitxiak) eta Mari Kandela  (kandelak, olioak eta aromaterapia).

Modu berean, Lanas-ko erakusleihoan, Ivan Ureta, Arte Ederretako ikasle barakaldarraren koadro bat ikusteko aukera izango dugu.

Azkenik, Serantes tabernaren lankidetzarekin, Diego Leon-ek `Un Barakaldo no tan antiguo'. argazki-erakusketa jarriko du ikusgai.

MERKATARITZAREN PLAN ESTRATEGIKOA

Hiriko ostalarien eta merkatarien sektorearekin batera martxoan onartutako Merkataritzaren Lehen Plan Estrategikoari dagokionez, Herriko Plaza, Portu kale eta Pormetxeta plazaren artean jardueren eta negozio sortzaileen ardatza sortzea izan da hiriko ekonomia sortzailearen garapenean laguntzeko ekintzarik garrantzitsuenetako bat.  Halako laguntza hirian dauden ekimenen eta industria sarearen berri ematean datza, bai eta, halakoak finkatzean ere, unean-unean hutsik dauden lokalak erabili ahal izateko guneak sortuz, eta bide horretatik doa Portu kaleko egitasmoa.  Pasa den abenduko esperientzia pilotuaren ostean, lokal hutsak negozio berriez ordezkatzea erabaki zen.

SUBIR