Innpulso Sareko ETE berritzaileen nazio topaketan, Luse Ingeniería enpresak ordezkatuko du Barakaldo

Gaur aurkeztu du Amaia del Campo alkateak farmaziak robotizatzeko lanetan diharduen ETEa, Madrilen egin den Innpulso Sareko Bigarren  ‘Alkateak + Ekintzaileak’ Topaketan

 

Barakaldo, 2017ko martxoaren 1a

Gaur izan da, Madrilgo Udalak eta Zientzia eta Berrikuntza Hirien Sareak antolatutako Bigarren 'Alkateak+Innpulso Sareko Berritzaileak' Topaketa. 60 alkate bildu dira hiriek aukeratutako ETE berritzaileenekin. Nazio arloko ETErik hoberenen arteko hurbilketa sustatzea da topaketaren helburua, bai eta ikusgai bihurtzea ere, Innpulso Sarea osatzen duten 62 hirien eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzaz.

Topaketa honetara hurbildu da Amaia del Campo, Barakaldok 2011n jaso baitzuen Zientzia eta Berrikuntzaren aintzatespena, berrikuntza sustatzeko estrategiagatik. Udalak, Inguralde Garapen Agentziaren bitartez Luse Ingeniería enpresa aukeratu du hiria ordezkatzeko. Aipamen berezia jaso zuen enpresak Inguraldek antolatutako Barakaldoko Enpresa Berritzailearen IV Sarian.

Aurkezpenean Amaia del Campok nabarmendu duenez, “gaurko hitzordua aukera ezin hobea da hiri eta estatuko ekintzaile askoren aurrean Barakaldok eta bere enpresa-ehunak hiri gisa duen ahalmen osoa erakusteko”. “"”Gainera, probetxuzko harremanak bideratuko ditugu, gure modura, ekonomiaren arloa garatzeko berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten beste hiri eta eragile batzuekin”.

Luse Ingenieríako bazkide fundatzaile Rafael Luquinekin batera agertu da Alkatea, farmazietarako biltegi robotizaturako proiektua erakusteko.  “Harro gaude topaketa honetara Udalarekin batera etorri eta Barakaldoren izenean aritzeaz, aukera handia baita Euskaditik kanpo ezagut gaitzaten. Euskal Herrian aitzindaria den biltegi robotizatu bat merkaturatu du enpresa gazteak, farmazietako funtzionamendua eta bertako espazioa optimizatzeko.  

BI BERRIKUNTZA EGUN

2014ko jardunaldiaren arrakastaren ostean, II. 'Alkateak+ Innpulso Sareko Ekintzaileak’ Topaketa antolatu du aurten Madrilek, udalerri espainiarreko hainbat agintari gorenek  enpresa proiektu berritzaileak, nork berea, azaltzeko.

‘La N@ve’ izenez bataiatutako Boetticher y Navarro enpresako  igogailu eta makineriako lantegi zaharrean burutu da jarduera, berrikuntza arloan erreferentzia gune berri bihurtu den espazioan, hain zuzen ere.  Bertan izanak dira nazioarteko gertakizun berritzaileak, hala nola MoneyConf edo South Summit, 2016an.

Atzo arratsaldean hasi zen jardunaldia, parte-hartzaileek Google Campus bisitatuz. Ondoren, esperientziak partekatu zituzten enpresek ‘Networking Madrid Innovation Lab’ topaketan. Alkateen aurkezpena eta hiri bakoitzeko ETE berritzaileen aurkezpena izan da, berriz, gaurkoaren ardatza. 

SUBIR