Barakaldoko Merkataritza Biziberritzeko I. Plan Estrategiko berrian, merkatariak, ostalariak eta alderdi politikoak hartuko ditu kontuan Udalak

Bizkaiko merkatalgune garrantzitsuenetako bat izaten jarraitu behar du Barakaldok, eta horretarako, betiko negozioak modernizatu eta berritu.

Eta gainera, kalitatea eskaini behar dute. Hori lortzeko, Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak Hiriko Merkataritza Biziberritzeko Lehenengo Udal Plan Estrategikoa abiaraziko du, bai eta etorkizuneko merkataritzaren oinarriak ezarriko ere.  Hastapenetan den egitasmoak Barakaldok duen merkataritza- eta aisia-ahalmena agerian jartzea izango du helburu. Halatan, ekintza zehatzak egingo dira: esate baterako, hutsik dauden lokalak berreskuratzea, “Merkataritza Irekia” formula ezartzea eta merkataritza jarduera sendotuko duten beste sektore batzuekin  (turistikoa, esate baterako) bat egitea.

Merkataritza Biziberritzeko Udal Plan Berriak Barakaldoren merkataritza etorkizunaren oinarriak jarriko ditu 2020ra arte, eta merkatariak, ostalariak eta talde politikoak hartuko ditu kontuan. Horrela, parte-hartze prozesu bat irekiko du Inguraldek, inplikatutako eragile guztiek beren proposamenak egin ditzaten.

Enpresa aditu bat kontratatuko da plana gauzatzeko, eta Inguraldeko teknikari taldearen laguntzaz eta merkatari eta ostalarien sektorearen partaidetzaz aztertuko da Barakaldoko merkataritzaren egoera zertan den, zein diren ahuleziak eta zaien alderdi sendoak, bai eta  definituko ere jorratu beharreko hiriko merkataritza ardatz nagusiak. Bestalde, Barakaldo eta BECeko turismo baliabideak berrikusiko dira, merkataritza eskaintza bateratu bat egiteko.  Diagnostiko hori kontuan hartuta diseinatuko da Plan Estrategikoa, eta 2017an ezarriko da.

SUBIR