Enpresak eta Merkataritza

Hiriko merkataritzaren etorkizuneko oinarriak 2020 urtera arte ezarriko dituen Merkataritza Biziberritzeko Plan berriaren hiri partaidetza prozesua abiarazi du Inguraldek, auzotarrek eratutako ‘hiria hobetzeko taldea’ren lan-saioei hasiera emanez.

Barakaldoko Udalak, Makina Erremintaren Biurtekoa egon den bitartean, BECen jarritako Turismo Bulegoan egindako kontsulta kopuruak %30 egin du gora aurreko urtearekin alderatuz.

‘Euskadi lagunkoia – Comercio amigable’ programaren bidez Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den ‘establezimendu lagunkoiak’ mugimenduarekin hiriko ostalari eta merkatariek bat egitea nahi du  Barakaldoko Garapen Agentziak.

Inguraldek, Barakaldoko garapen-agentziak, «Talentua partekatzen» programa abiarazi du. Lankidetza-ekonomiako ekimen bat da eta enpresen esperientziak eta profesionalen arteko harremanak baliatu nahi ditu herriko enpresetan talentua sustatu eta garatzeko.

SUBIR