Enpresak eta Merkataritza

Hogei bat sortzailek eta jende ugarik hartu dute parte asteburuan `Artea eta sormena kalean' izeneko programan. Inguraldek, Barakaldoko garapen agentziak, Portu kaleko lokal hutsei balioa emateko sustatu du aipatu programa.

Ostegunetik larunbatera `Artea eta sormena kalean' izeneko programari esker, kale historikoa biziberritu egingo da, ekimenak xede du lokal hutsei balioa ematea hiriko sortzaileen sektorearen artean, bai eta, antzinako merkataritza-kale horretara jendea erakartzea ere

Hogei bat negoziok egin du bat ‘Mugi zaitez euskararen alde!’ kanpainarekin. Oraingoan, biniloak banatuko dituzte saltokietan, euskara darabiltela agertzeko

‘Hemen kartelak euskaraz’, ‘Zuk egin euskaraz, ni saiatuko naiz’ eta ‘Hemen euskaraz’ biniloek adieraziko dute zein euskara mailatan jardun daitezkeen bezeroak

`Barakaldo gastronomikoa´ sustatzea da helburua, eta horretarako, sarera eramango da Inguralderen webgunean ostalaritzari buruz irekitako gune berri baten bidez; bertan, enpresa-mapa eta sektorerako geolokalizazio-tresna eta sare sozialak erabiltzeari buruzko prestakuntza-proposamenetan, non jan daitekeen adierazteko bi ibilbide agertzen dira

 

SUBIR