Inguraldek koronabirusaren krisian zehar Barakaldarrei enplegu prestazioei bruzko aholkularitza eta lan-orientzaioa emateko web gunea ireki du

Juan Antonio Pizarro Enpleguko zinegotziak azaldu duenez, ekimenak herritarrei informazioa ematen saiatzen da "araudien etengabeko aldaketaren eta laguntza berriak agertzearen egoeraren aurrean". "Krisi honetan ezin da inor atzean geratu".
Covid-19k sortutako munduko osasun krisiaren ondorioz lan mailan jazango diren ondorio nabarmenak aurreikusita, Udalaren tokiko garapen agentziak web gune bat sortu du barakaldarrei aholku emateko, bai lehendik dauden prestazioetarako sarbideari bai lan-orientazioko eremuari dagokionez.

uan Antonio Pizarrok, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasuneko Kudeaketa zinegotziak azaldu duenez, Inguraldek konponbide hau bilatu du herritarrengana bertaratzeko ezintasunaren aurrean.

"Araudia etengabe aldatzearen eta prestazio berriak agertzearen egoeraz jabetuta, auzokideek izan ditzaketen zalantzak argitu nahi ditugu. Webgunean egunero bilduko dugu langabezian dauden pertsonentzako intereseko informazio guztia, hala nola: ERTE baten aurrean dauden langileak, zer egin langabezian geratu naizenean, etxeko langileentzako langabezia, aldi baterako langileentzako prestazioak, etab. Webgune honetara sartzeko helbide honetara sartu behar da: www.inguralde.eus/preguntas-frecuentes/empleo.html  ", jakinarazi du Pizarrok.

Momentu hauetan, Inguralde enplegu zerbitzutik, lan-orientazio taldeak lanean jarraitzen du lana bilatzen duen jendeari edozein alderdietan laguntzeko, hala nola, Curriculum Vitae-a prestatu, lan webguneetan izena nola eman , egun hauetan enpresei curriculuma nola bidali, zein ikastaroetan izena ematea komeni zaien erabaki...

Egungo egoera dela eta, zerbitzua Inguraldeko bulegoetatik eskaini ezin den arren, Inguraldeko lan-orientazio taldearekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo telefonoz 944189044. "Bertan, aholkulari batekin nola eta noiz harremanetan jarri adieraziko da. Horrez gain, zerbitzua gerturatzeko eta hori guztia hain hotza ez izateko, lan-orientaziorako hitzorduetan bideo-deia erabiltzeko aukera sartu da.  Momentu ona da alderdi askotan aurrera egiteko eta hau guztia normaltasunera itzultzean prest egoteko. Krisi honetan ezin da inor atzean geratu", esan du Juan Antonio Pizarrok.

LANBIDE NITXOAK OSASUNEAN, GARBIKETAN...
Langile askok bizitzen ari diren egoera zaila izan arren, koronabirusaren krisiak jarduera-nitxo batzuk ireki ditu, langileen beharrizanari dagokionez.

Urrutira joan gabe, "osasuna bezalako sektore batek langileak eskatzen ditu, funtsean, egoitza zentroetarako. Zerbitzuen artean ere, garbiketarekin lotutako zereginak kontratatzeko beharra ere erakusten dute. Antzeko zerbait gertatzen da mantentze-jarduerekin", gehitu du Pizarrok. Azkenik, nahiz eta neurri txikiagoan, elikaduraren eta garraioaren sektoreek ere lan eskaintzak kudeatzen ari dira.

 Interesa duten pertsonek argitaratutako eskaintza horietara jo dezakete www.lanbide.euskadi.eus webgunean, baita Inguraldeko lan-eskaintza bilatzailean ere.  

SUBIR