Enplegua

Gainera, fabrika-udalerriak Gizarte Segurantzako afiliazioen kopuru errekorra izan zuen, 2023ko abenduaren 31n 32.000 afiliatu baino gehiago izan baitziren.

"Barakaldoko lan-merkatuaren bilakaera ona 2023an sendotu da, enplegua sustatzeko ildo estrategiko guztietan lanean jarraitzera bultzatzen gaituzten datu batzuekin, ekimen gehiagorekin eta hobeekin", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.

Udalerrian erroldatutako pertsonei 2022ko abuztuaren 16tik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean kontratu mugagabeak egin dizkieten enpresek eta erakundeek 8.000 eurora arteko laguntzak jaso ahal izango dituzte egindako lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Enplegu-sorkuntza garbia gertatu behar izan da.

"Programa honekin, enplegua sortzeari bultzada emateaz gain, gure udalerriko langabeei lan-egonkortasuna bermatzen diegu", gogorarazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.

Tresna horiek, infografia eta bideotutorial formatuan, era grafiko eta errazean eskaintzen dute oinarrizko prozesuei buruzko informazioa, hala nola SEPEn, Lanbiden edo Gizarte Segurantzan aurretiko hitzordua eskatzea, eta Bizkaiko Enpleguaren atarietan edo Gazte Bermea Sisteman izena ematea.

"Laguntza-elementuak eman nahi dizkiegu ezagutzarik, trebetasunik edo esperientziarik ez duten pertsonei, enplegua bide elektronikoetatik bilatzeko izapideak edo kudeaketak egin ahal izateko", adierazi du Inguraldeko presidente David Sollak.

Bulegoak Okeluri kaleko 2. zenbakian daude, Inguralde eraikinean, eta gaurtik aurrera (urtarrilak 2) zabalik dagoen ordutegiari helduko diote berriro, gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-ikastaroen eskaerari erantzun ahal izateko.

SUBIR