Enplegua
Zabaldu du Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteen prestakuntzarako laguntzen deialdia
Ekimenak 90.000 euroko partida dauka, eta prestakuntza ikastaroetan -hizkuntzak, masterrak, heziketa zikloak eta abar¿ egiaztatutako gastu osoaren % 20 eta 50 bitartekoa, eta, gehienez, material informatikoan egiaztatutako gastuaren % 30 berreskuratu ahal izango da. Urriaren lehenera arte aurkez daiteke eskaera telematikoki www.barakaldo.eus web bidez, Barakaldoapp bidez edo aurrez aurre, 010 telefono zenbakian hitzordua eskatuz.
Barakaldoko 88 langabetu laneratu ahal izango dira Enplegu Arloari esker, bost heziketa-proiekturen bitartez
Marketin industriala, turismo industriala, orientazioa hirugarren sektorean, ospitale-garbiketa, egitura metalikoen pintaketa eta 'silver economy'a, hara hor Juan Antonio Pizarro zinegotziak iragarri dituen ikastaroak
Barakaldoko enplegu plan berriei esker, 210 langabetu kontratatu ahal izango dira
Aurtengo urte amaieran eta 2022an enplegua sustatzeko abian jarriko diren 68 proiektuen berri eman du Juan Antonio Pizarro Arloaren ardura duen zinegotziak; ia 2,7 milioiko inbertsioa egingo da, eta Lanbidek jarriko du gehiena