Ordaintzeko modurik onenak, erosketa segurua egiteko

Ordaintzeko modu bat baino gehiago eskaintzen dituzte online saltzen duten dendek. Hauek dira ohikoenak:

Ordaintzeko modurik

  • Jaso ondoko ordainketa: fidagarriena da, produktua jaso ondoren egiten baita. Ez dago, ordea, kontratazioetarako erabiltzerik.
  • Kreditu txartela: datuak eman aurretik, webgune seguru batean gaudela egiaztatu behar dugu  betiere.
  • Aurreordainketa txartel birtualak: bankuetako kontuei lotutako txartelak dira. Erosketaren zenbateko zehatza soilik sartzen da kontuan, eta horrela, txartelaren zenbakia lapurtuta ere, lapurrek ez lukete saldorik izango.
  • Banku transferentzia: oso modu segurua da, baina ez dago eragiketa ezeztatzerik.
  • Posta elektronikoaren bidez: posta elektroniko bati atxikitzen zaizkio bankuko kontuaren datuak, eta horrela, modu anonimoan eman daitezke kontu edo txartelaren kontura ordaintzeko aginduak.  PayPal da horietako bat.

Ez dira gomendatzekoak herrialde batetik besterako diru bidalketak.

Lau funtsezko elementu

  • Muga-zergak: Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetatik esportatzen diren produktuei ezartzen zaie, 22 eurotik gorako balioa dutenean.  Inportatutako merkantziaren arabera zehazten da muga-zerga. Horrenbestez, oso garrantzitsua da produktua nondik datorren jakitea,  gastu gehigarririk izango ote den jakiteko.
  • Norberaren datuak: produktua ordaindu eta eskuratzeko behar diren datuak bakarrik emango ditugu. On line dendak esan behar digu nola erabiliko dituen datuak, geuk ikusi, ezeztatu, zuzendu eta haiei aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izateko.
  • Eskaera agindua: jaso izanaren agindua bezala hartu izanaren berreste-agiria era artxibatu behar ditugu, hor agertu behar baitute produktuari buruzko informazioa eta prezioa.
  • Gorabeherak erosi bitartean: halakorik gertatuz gero, hutsegitearen frogagiria gorde behar dugu bada ez bada ere, gure kontuan nahi ez dugun karguren bat egin ez diezaguten.

Informazio zabalagoa nahi izatera, begiratu web orri hau: Kontsumobide.

SUBIR