45 proiektuk hartuko dute parte Barakaldoko “Berrikuntza Irekiko Erronkak” lehiaketako azken fasean

Lehiaketaren lehen edizioak 72.000 euro banatuko ditu saritan, eta datorren ekainaren 24an amaituko da, ideia irabazleen berri emango duen ekitaldi batekin.

Barakaldoko Udalak eta Inguraldek, Deustuko Unibertsitatearekin batera, bultzatutako ekimen aitzindariak tokiko talentua mobilizatu du udalerriko lau hiri erronken inguruan: Osasuna, Hiri Zaintzailea, Herritarren Partaidetza eta Smart City.

Barakaldon, 2022ko ekainaren 07a

Barakaldoko Udalak udalerriko enpresei eta ekintzaileei hiriko erronka handiei erantzuteko egindako erronkak erantzun zabala eta askotarikoa izan du. 45 proiektu, osasunari, zaintzari, herritarren parte-hartzeari eta hiri adimendunari lotuak, “Berrikuntza Irekiko Erronkak” lehiaketako arduradunek jaso eta onartu dituzte, azken fasera pasatzeko. Epaimahai batek baloratuko ditu oraindik aurrera.

“Oso pozik gaude erronka honi eman diogun erantzunarekin. Beste behin ere, agerian geratu da Barakaldon badugula talentua, gogoa eta enpresen eta herritarren inplikazioa, epe labur eta ertainera aurkezten zaizkigun erronka garrantzitsuenei aurre egiteko”, ziurtatu du David Solla Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.

Deustuko Unibertsitateak, Udalarekin eta Inguralderekin elkarlanean ekimena kudeatzen aritu den erakundeak, bildutako datuek agerian uzten dute partaidetza bideratzeko aldez aurretik identifikatutako 13 erronkak enpresen eta partikularren talentua behar bezala mobilizatzeko gai izan direla, eta horien parte-hartzea 3 kategoriatan banatuta egon dela.

Horrela, epe laburrean produktu garatu eta aplikagarri bat duten enpresei zuzendutako Berrikuntza Ekinean kategorian 18 proposamen erregistratu dira. Horietatik, hiruk osasun-erronkari erantzuten diote, beste hiruk zaintza-hiriari, hiruk osasun-zainketa-hiria espektroari, batek zainketa-hiriari eta zortzik Smart Cityri.

Udalerrian proiektu pilotua abian jar dezaketen enpresei zuzendutako Barakaldo Ekinean kategorian 9 proposamen jaso dira (1 Osasunean, 3 Osasunean - Hiri Zaintzailean, 1 Herritarren Partaidetzan, 1 Osasunean - Herritarren Partaidetza eta 3 Smart Cityn).

Azkenik, ideiak Ekinean kategorian, proposamen disruptiboak planteatzen dituen edozein pertsona edo pertsona-talderentzat irekita, 18 proposamen lortu dira: 6 Osasunerako, 4 Hiri Zaintzailerako, 3 Herritarren Partaidetzarako eta beste 5 Smart Cityrako.. 

Planteatutako 13 erronkak, nolanahi ere, udalerria egiten ari den bigarren gizarte eta hiri-eraldaketaren prozesuaren ikuspegi orokorraren barruan daude, eta balio erantsi handiko tresnetan oinarritzen da, hala nola Hiri Agendan. Testuinguru horretan, erronkak hainbat gai zehatzetan planteatu dira, hala nola arrakala digitala murriztea, nahi ez diren bakardade-kasuak identifikatzea edo behar adina denbora ez duten haurren edo pertsonen artean herritarren parte-hartzea bultzatzea, besteak beste.

Epaimahaiaren balorazioa
45 proposamen berritzaileek lehiaketaren azken faseari ekingo diote orain, eta epaimahai aditu batek baloratuko ditu. Alde horretatik, parte-hartzaile guztiek prestakuntza-saio berezi bat jasoko dute ekainaren 10ean, ostirala, epaimahaiaren aurrean beren ideiak azaltzen ikasteko. Saio horiei «pitch» esaten zaie. 

Proeiktuen aurkezpen hau -«pitch» saioa deitzen dena- ekainaren 17an izango da Clara Campoamor Zentroan. Epaimahaiaren balorazioez gain, proposamenak zuzenean bozkatu ahal izango dituzte ekitaldira bertaratutakoek. Ideia bozkatuenak Deustuko Unibertsitatearen aintzatespen berezia jasoko du, 300 euroko accesita eta guzti. 

Epaimahaiaren erabakia datorren ostiralean, ekainak 24, izango den “Berrikuntza Irekiko Erronken” lehenengo edizioaren amaiera ekitaldian jakinaraziko da.. 

“Azken emaitzaz eta proposamen irabazleen hautaketaz haratago, Barakaldok dagoeneko irabazi du”. Sollak esan duenez, “lehiaketa honekin egiaztatu dugu talentua mobilizatzeko eta probatzeko gai garela etorkizun hobe baten alde lan egiteko, erantzun berritzaile baina errealistekin, Barakaldoko pertsona guztien onerako”.

 

SUBIR