Egitasmo estrategikoak - Berrikuntza
Barakaldok bere “Hiri Erronkak” proiektua bultzatuko du Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin
- Inguraldek lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du, hiriko erronka berritzaileen lehiaketetan parte hartzen duten berrikuntza-proiektuek udalerriaren beharrei eraginkortasunez erantzun diezaieten.
- Deusto Tech eta Deusto Ekintzaile Institutu Teknologikoak espezializazio teknologiko handiko arloetan eta erronken araberako berrikuntzaren kudeaketan gaitasun teknikoa eta esperientzia emango diote Barakaldoko Udalak sustatutako prozesuari.
Global Innovation Day 2021 10. edizioa
Eman izena Global Innovation Day 2021en hamargarren edizioan eta jarraitu streaming bidez harrituko zaituen telebista formatuko programa.. Erregistratu
Amaia del Campok “Europako funtsen aukerak aprobetxatzeko Hiri Agendak duen garrantzia” nabarmendu du Espainiako I. Hiri Foroan
Barakaldoko alkateak mahai-inguru batean parte hartu du, Estatuko biztanle askoko hirietako alkateekin batera, Hiri Agendek udalerrien garapen sozial eta ekonomikoan duten eragina aztertzeko.
Topaketa hau Sevillan urriaren 5etik 7ra bitartean egindako Espainiako I. Hiri Foroaren parte da, esperientzien trukea sustatzeko eta hiri-garapen estrategiko, iraunkor eta integratu baterantz aurrera egiteko helburuarekin.
Barakaldok Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria izendapena berritu du
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen du saria, eta I+G+Brekin eta ekoizpen-eredu iraunkorrago batekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren udalerriak aintzatesten ditu.
Barakaldok "zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" saria jaso du aurten ere. Saria Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman die I+G+b-rekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren udalerriei, bai eta tokiko esparruan ekoizpen-eredu jasangarriagoa sendotzen egindako ekarpenagatik ere. Hirugarren aldiz jarraian lortu du sari hori enpresak, eta horrek Innpulso Sareko kide izaten jarraitzeko aukera ematen dio.