Berriak

Uztaila Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.

Aurtengo lehen sei hilabetetan, Inguraldeko Enplegurako Orientazio Profesionala emateko zerbitzuak 875 lagun artatu ditu.  Enplegu Sailak dituen datuen arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako programa horretan 527 gizonek, eta 348 emakumek parte hartu dute.

Datorren 2016ko irailaren 5ean jarriko da abian Mentor Gelako CCNA Cisco ikastaroetarako deialdia.  Informazio eta komunikazioaren teknologietako profesionalek ikasteko diseinatu da Cisco prestakuntza sareetan.  Irailaren 2ra arte egin ahal izango da matrikula Mentor geletan.  Cisco CCNA 5 Routing and Switching curriculumaren modulu guztiak eskaintzen dira deialdi honetan.  Argibide gehiago: http://aulamentorbarakaldo.inguralde.info/

Barakaldoko 2016ko Enplegu Planak 1,6 milioi euroko aurrekontua izango du (1,2 milioi Lanbidek jarriko du, eta 421.000 euro, Udalak). Inbertsio horri esker, 119 lanpostu sortuko dira, 93 enplegu Inguraldek kudeatutako zuzeneneko kontratuak izango dira, eta 26, kontratazioetarako laguntzak ematen zaizkien enpresen bidez sustatukoak.

SUBIR