Berriak

Herritarren beharrei, eskaerei, gogobetetzeari eta pertzepzioari buruz Inguraldek urtero egiten duen azterlanaren arabera, inkestatuen %49,4k Udalaren irudi "ona edo bikaina" du.

Irisgarritasuna hobetzeko neurriak eta parke eta berdeguneetako jarduerak dira barakaldarrek hobekien baloratzen dituzten ekintzak. Horiek 6,08ko batez besteko nota ematen diote tokiko gobernuari. 

Barakaldarren beharrak, eskariak eta gogobetetasuna ezagutzeko Udalak urtero agintzen duen ikerketa soziologikoak agerian uzten du lorategiak, kultur jarduerak eta haurrentzako jolas plazak zaintzea direla gehien baloratzen diren zerbitzuak.

Auzoak hobetzeak, industria-ondareari eta baliabide naturalei balioa emateak eta Erandiorekin lotuko den oinezkoentzako eta txirrindularientzako zubiak ere balorazio altua jaso dute txostenean.

 

"Administrazio Elektronikora hurbiltzea" izeneko proiektuak 10 langabeturen prestakuntza, orientazioa eta kontratazioa ahalbidetuko du, Udalaren kanal digitalen bidez izapide jakin batzuk autokudeaketa moduan egiten lagun dezaten.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egingo du, ohi bezala, hautagaiak lortzeko prozesua, enplegu-eskatzaileen erregistroan alta emandako profilen bidez.

Otsailaren 1etik 11ra bitartean, udalerriko 57 establezimenduk emakume zientzialarien omenezko erakusleihoak apainduko dituzte, eta ginkana batean parte hartu ahal izango da, karteletako QR kodeak eskaneatuta, emakume horiei buruzko galderei erantzuteko.

Gurutzetako eta Clara Campoamor gizarte-etxeetan "Emakume zientzialariak eta teknologoak" erakusketa izango da, zientziaren eta teknologiaren arloko 12 emakumeren ilustrazioekin.

SUBIR